Metal eraikuntzetako goi mailako teknikaria
Konpetentzia orokorra:
Galdaragintzako produktuak, metal-egiturak eta industria-tutueriako instalazioak diseinatzea, eta produkzioa planifikatu, programatu eta kontrolatzea, fabrikatu beharreko produktuen prozesuari buruzko dokumentaziotik eta zehaztapenetatik abiatuta, eta kudeaketaren eta produktuaren kalitatea ziurtatuta; eta laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen-babeserako sistemak gainbegiratzea
Iraupena: 2.000 ordu
Sarrera baldintzak:
Zuzeneko sarbidea:
- Batxilergoko titulua edukitzea
- Erdi Mailako heziketa zikloko graduatu-titulua edukitzea
- Goi-mailako teknikari edo teknikari espezialista titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat
- Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) gainditu izana
Proba bidezko sarbidea (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat):
- Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (proba egiten den urtean 19 urte, gutxienez, beteta eduki beharko da, edo 18 urte teknikari titulua dutenen kasuan)
Irteerak:
- Lan mundua
- Unibertsitatea
Goierri Eskolaren bereizgarriak:
- 2. mailan IKASLAN FUNDAZIOAN praktikak burutzeko aukera lan-ikaste partekatze ereduan
- Lantokiko Prestakuntza (LP) enpresan (80 enpresa baino gehiago)
- Lantokiko Prestakuntza (LP) atzerrian egiteko aukera Erasmus+ beka bidez
- Proiektuetan eta talde-lanean oinarritutako ikasketak
- Atzerriko ikastetxeekin elkartrukeak
- Cambridge Exam FIRST (FCE) azterketa Eskolan burutzeko aukera
Garraio zerbitzuak Eskolara:
- Autobusez Goierritik, Sakanatik eta Urolatik: ezagutu zerbitzua hemen
- Trenez Tolosaldeatik (Ordiziako geltokitik oinez edo Beasaingo geltokitik Lurraldebus bidez): ezagutu zerbitzua hemen
Jangela zerbitzua:
- Ezagutu zerbitzua hemen
Moduluak
| Modulua | ordu/urte |
| Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa | 165 |
| Metal-eraikuntzen prozesuen definizioa | 165 |
| Metal eraikuntzen mekanizazio, ebaketa eta konformazio prozesuak | 198 |
| Metal eraikuntzen lotura eta muntaia prozesuak | 198 |
| Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa | 100 |
| Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I | 120 |
| Produkzio-sistemari aplikatutako iraunkortasuna | 30 |
| Total | 976 |
| + DUAL prestakuntza enpresan | 128 ordu |
ORDUTEGIA
| astelehenetik ostiralera |
| 08:00 - 14:00 |
| Modulua | ordu/urte |
| Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa | 165 |
| Metal eraikuntzen diseinua | 280 |
| Produkzioaren programazioa | 120 |
| Ingeles profesional | 63 |
| Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II | 63 |
| Produkzi-sektoreei aplikatutako digitalizazioa | 63 |
| Hautazko modulua(k) | 84 |
| Denera | 838 |
| + DUAL prestakuntza enpresan | 480-1040 ordu |
ORDUTEGIA
| astelehenetik ostiralera | |
| Goizez DUAL prestakuntza enpresan | 8:00-12:00 |
| Arratsaldez Klaseak | 13:10 - 17:05 |
SARBIDE KUOTAK:
| Batxilergotik %40 | Erdi Mailatik %40 | Bestelakoak %20 |
| 10 ikasle | 10 ikasle | 5 ikasle |


