Ongietorria

Ongi etorri GOIERRI ESKOLAko webgunera. Hasteko, mila esker gure proiektuarekiko interesa azaltzeagatik. Gure ahalegin guztiak jartzen ditugu guztiona den proiektua aurrera ateratzeko. Era berean, webgune honetan proiektu horren azalpenik onena egiteko asmoan jardun gara. Hor izan nahi zaitugu beraz, orain artean bezala, gure proiektua aberastuz; bai eta gure webgune hau hobetzen lagunduz ere. Informazio gehiago behar baduzu edota zure iritziak, beharrak eta itxaropenak helarazi nahi badizkiguzu, ez ezazu zalantzarik izan eta gurekin harremanetan jarri zaitez. Zure zain gaituzu!

Jorge Mancisidor

Proiektua

GOIERRI ESKOLA derrigorrezko ondorengo hezkuntzako ikastetxea gara, GOIERRIKO HERRIEN EKINTZA FUNDAZIOKO parte eta Goierri bailaran errotuta dagoena. Gizarte ekimeneko ikastetxe izaerak pertsonak hezitzera eramaten gaitu, formazio integral bat emanez eta horren bitartez bailarako egungo beharrei erantzun eta etorkizuna definitzeko eta garatzeko pertsonak prestatuz.

Goierri Eskola ikastetxe euskalduna gara, eta aldi berean, eleaniztasuna bultzatzen dugu. Goierritarrak gara baina bailaratik haratago dauden pertsona eta erakundeei ere erantzuna ematen diegu. Kanpoko ikasleak geurean hartzen ditugu eta bertako ikasleei kanpora irteten laguntzen diegu. Bereizgarriak diren ezaugarriak ditugu eta honek ateak zabaltzen dizkie aniztasunari eta partehartzeariIngurunea eta pertsonak zaintzen ditugu eta pertsonak ingurunearekin konektatzen ditugu.

Kudeaketa-politikaKudeaketa-eskuliburuaSeguritate, Osasun eta Ingurumen Komunikazioa

Pertsonen zerbitzura gaude, beraz: bailarako pertsonak eta kanpokoak, gazteak eta adinean aurrera doazenak, lanean ari direnak eta lan bila dabiltzanak, enpresetakoak eta erakunde publikoetakoak, gurekin ikasteko adina oraindik ez dutenak eta gurean arestian aritutakoak, bertan jaiotakoak eta etorkinak, familiak eta gizartea.

Eta zein zerbitzu eskaintzen diegu?

Ibilbide formatiboa

Orientazio- eta enplegu-zerbitzua.

Aholkularitza.

Ikerkuntza eta Garapena.

Hau guztirako pertsonen zerbitzura  esperientzia handiko profesional talde bat jartzen gara, puntako baliabide eta espazioak erabiltzen dituena eta enpresekin, erakundeekin eta gizartearekin erlazio sendoak dituena. Era berean, haien eskura jartzen dugu IKASLAN FUNDAZIOA ere, eperik laburrenean lan munduan txertatzea erraztuko dien formazio-zentroa.

Gure taldea

Gure historia

Goierri Eskolak 1963. urtean eman zion hasiera bere ibilbideari eskualdeko hezkuntza beharrak asetzeko asmoarekin. 2013-2014 kurtsoan, beraz, Goierri Eskolak 50 urte bete ditu, urte horietan 8.200 ikasle baino gehiagok lortu dute Lanbide Prestakuntzako titulua, 300 ingeniari baino gehiago lizentziatu dire MUren Goierri Campusean eta 9.200 langile baino gehiagok jarraitu dute haien prestakuntza teknikoa gure instalakuntzetan edota haien enpresetan.

Hasieran eskolaren garapena ez zen erraza izan, hala ere 80 hamarkadan burutu zen transferentziak, Hezkuntza ez unibertsitarioaren zerbitzuak Estatutik Euskal Erkidego Autonomora pasatzeak, ikasketa zentroaren aurrerapena erraztu zuen, batez ere instituzioen gertutasunagatik eta aldaketa honek suposatu zuen egonkortasun ekonomikoarengatik. 1986an, Goierri Fundazioa sortu zen, Goierri Eskolarekiko konpromisozko proiektu bat izaki Goierri eskualdeko 18 udal eta 40 enpresa biltzen dituena.

Goierri Eskola ospea irabazten hasi zen eta 1987. urtean aktiboki parte hartu zuen Hetelen, Lanbide – Heziketako ikastetxeen Elkartearen sorreran eta orduz geroztik zuzendaritza taldeko kide da. Aldi berean, 1.995. urtean, Hetelek obra soldatuaren fabrikazio eta kontrolean Ceret Zentro izendatzen du Goierri Eskola. Hala ere, 50 urte hauetan garai gogorrak ere egon dira. 1990. urtea kasu. Eskualdean zeuden langabezia-tasa altuekin (%18) eta sektore industrialean, eskualdeko ekonomiaren oinarrian, gerturatzear zegoen panorama aurreikusita, Goierri Fundazioa – Goierri Eskolak hausnarketa estrategiko bat egitea erabaki zuen non eskualdeko agente sozio-ekonomiko guztiek parte hartu zuten. Horren ondorio, 1991. urtean Goikerri zerbitzu teknologikoa eratzen da, ingeniaritza zerbitzu teknologikoa ematen diena eta sektore industrialarekiko etorkizunerako apustu bat dena. Era berean, eta Goierri Fundazioa-Goierri Eskolak aurrera eramandako hausnarketaren ondorioz, 1993an Goieki sortzen da. Eskualdeko Garapen Agentzia, eskualdeko 18 udalek osatzen dute eta hausnarketa estrategikoan planteatutako erronkak dinamizatzeko helburuarekin sortzen da.

Hezkuntza alorrari dagokionez, 90 hamarkadako hausnarketa estrategikoak beste jarduera lerro bat ere zehazten du, hautematen ziren erronka berriei erantzuteko eskualdeko pertsonen prestakuntza-maila igotzearen beharra hautematen da, hain zuzen ere. Eta 2001. urtean behar honi erantzuna ematea lortzen da zentroko hezkuntza eskaintzara unibertsitate ikasketak gehituz. Mondragon Unibertsitatearekin lankidetza bati esker. 2002. urtean Goierri Fundazioa – Goierri Eskolaren baitan beste gertaera garrantzitsu bat suertatzen da, izan ere aktiboki Lorteken sorreran parte hartzen da, zentro teknologiko pribatu bat, IK4 aliantzako kide, eta lotura prozesu, material zein teknologietan aditua dena. Lortekek jakituria guztia industria helarazten du, beti ere lehiakorra izatea helburua izanik. Hedapeneko hamarkada hau Goierri Berrikuntza Gunearen sorrerarekin iritsi zen gorenera, 2010. urtean, berrikuntza ekintzetarako babesa emango dion proiektu bat da, elkarlan publiko eta pribatuan oinarritua dagoena eta, lehiakortasunaren maila gorenean, talentuzko sare batean integratzeko aukera aurkezten duena. Goierri Eskolaren ikuspegia hezkuntza-proiektu erakargarri honekin jarraitzea da berrikuntzaren bidez eskualdeko enpresen lehiakortasuna mantentzeko eta hobetzeko eta Euskal Herriaren garapenean laguntzeko.

Patronoekin Solasean

Gure patronoak UDALAK

Gure patronoak ENPRESAK

Gure laguntzaileak

Gure Enbaxadoreak

Hemen aurkituko gaituzu

Gurekin harremanetan jartzeko

Liburutegia

Laugarren eraikinean dagoen Goierri Berrikuntza Gunearen liburutegi berriak Ikasketa eta Ikerkuntza Baliabide – Zentru (IIBZ) bilakatzeko bidean dago. IIBZ, liburutegiaz gain, hezkuntza-, ikerkuntza– eta enpresa – agenteek beraien arloetako ekimenak eta behaketa teknologikoa gara dezaten beharrezko baliabideak bilduko dituen gunea izan nahi du. IIBZ – Liburutegiak ondorengo zebitzuak ematen ditu:

  • Ikasketa-gela 1.
  • 40 ordenagailu dituen gela 1.
  • Talde-lanerako 3 gela.
  • Bilera-gela 1 (enpresak, erakundeak…)
  • Wifi konexioa.
  • Kopia-zerbitzua, kafetegia, atseden-lekua.

Era berean, mailegurako baliabide ez-bibliografikoak ere baditu:

  • eBook
  • Ordenagailu eramangarriak.
  • Bideokamerak.
  • Argazki-kamerak.
  • Grabagailuak
  • Eskanerrak
  • Tripodeak
  • Multimedia gailuak.
  • ePC
  • Kainoiak
  • Tabletak
  • Kanpoko disko gogorra.

Bai eta JANIUM aplikazio informatiko bitarteko liburu, aldizkari, proiektu eta abarren katalogorako sarbidea ere.

Informazio gehiago nahi baduzu, eska iezaguzu.

Babeslea: kutxa

©2024 GOIERRI ESKOLA. 

Contacto

Lehenbailehen erantzuten saiatuko gara - Procuraremos responder lo antes posible

Sending

Log in with your credentials

Forgot your details?