Aretoen alokairua
Goierri Eskolak prest ditu 150 pertsona arteko edukierako aretoak, gure lan-taldearen gidaritzapean, ikus-entzunezko eta maila goreneko teknologiaz horniturik, mintegi, ikastaro, bideo-hitzaldi edo enpresa-bilerak burutu ahal izateko aukera aparta eskainiz.
Enpresentzako guneen alokairua
Goierri Eskolak, bereziki oinarri teknologikoa duten enpresak bertan betiereko finkatzeko moduko instalakuntza moderno eta egokituak ditu; ingurune berriztatzaile batean, enpresa-ekimenen garapena errazteko asmoarekin.
Erakundeak, bestalde, Goierri Eskolak dituen instalakuntza eta zerbitzu orokorrez balia daitezke:
Batzar aretoa – Bilera gelak – Liburutegia
IIBZ (Ikasketa eta Ikerketarako Baliabide Zentroa)
Erreprografia-zerbitzuak
Kafetegia
Kudeaketa-sistemetan aholkularitza
Goierri Eskolak enpresentzako aholkularitza zerbitzua eskaintzen du, diseinuan, dokumentazioaren garapenean, kudeaketa-sistemen ezarpenean edo sistemen integrazioan kolaboratzeko aukera ematen duelarik, bai eta barne-ikuskapena eta ondorengo jarraipena egiteko ere.
Goieri Eskolak frogatutako esperientzia du kudeaketa-sistemen ezarpenean:
Kalitatea
ISO 9001 araua
ISO 9100 Aeronautika alorrean
ISO 3834 Soldaketa-prozesuetan
Seguritatea
OHSAS 18001 estandarra
Ingurumena
ISO 14001, Ekoscan araua
Lanbideren Zentro Laguntzailea
Goierri Eskolak enpresa eta langileei lan-bilaketarako doaneko plangintza pertsonalizatua eskaintzen die, ondorengo zerbitzuen bidez:
IIBZ (Ikasketa eta Ikerketarako Baliabide-Zentroa)
Goierri Eskolako IIBZ ikerketa- eta dokumentazio-zentro bat da non ikaskuntza, kudeaketa ikerketa eta informazio eta komunikazio teknologia (IKT) berrien inguruko arazo teknikoei, metodologikoei eta ezagutza-arazoei ebazpena ematen dieten zerbitzu guztiak batzen diren. Unibertsitate-ingurunean baina, aldi berean, enpresa eremuan kokatua eta teknologia berrietara egokitua dagoenez, bailarako enpresei bere zerbitzuak eskaintzen dizkie.
TKGUNEko partaide gara
LHko Ikastetxeok osatzen dugun sareak gure azpiegitura eta metatu dugun jakintza zure eskura jartzen dugu.
Diru-laguntzen programak
Ikastetxeak egiaztatutako eskarmentua du ezagutza-alor desberdinetan. Hala nahi duten enpresen eskura jartzen dugu gure ezagutza hori, haiekin batera elkarlaneko proiektuak garatzeko. Era berean, SPRIk eta beste zenbait erakundek emandako diru-laguntzetaz baliatzeko laguntza eta ezagutza eskaintzen dizuegu.
Globalizazioaren eta krisiaren baterako eraginek ekarri duten testuinguru ekonomiko berria dela eta, behar-beharrezkoa da enpresek goi-mailako negozio-estrategiak eta kudeaketa-estrategiak izatea. Horiek gara daitezen bultzatzeko, enpresek Innobideak estrategia sortu dute. Bi programa hauen bidez zabaltzen da: Lehiabide – Negozio-estrategiak eta Kudeabide – Kudeaketa-estrategiak.
INNOBIDEAK-Lehiabide programaren egitekoa proiektu estrategiko banakakoei nahiz lankidetzakoei laguntzea da. Proiektu horiek, balio-proposamenak hobetzen eta/edo negozio-ereduak berritzen direnetik, enpresen posizionatze lehiakorra hobetu behar dute.
El periodo para solicitar esta ayuda comenzará el 4 de Marzo y terminará el 30 de Septiembre (o hasta agotamiento presupuestario) Para más información visite web oficial lehiabide
INNOBIDEAK-Kudeabide programaren egitekoa da erakundearen esparru guztien kudeaketa eraginkorrean lehiakortasuna bultzatzea, bide malgua eta enpresen beharretara egokitutakoa eskainita, zorroztasunaren, konpromisoaren eta emaitzen truke. Kudeaketa aurreratuaren eredua erabiltzen da erreferentzia gisa.
Laguntza hau eskatzeko epea martxoaren 17tik ekainaren 2ra bitartekoa da (edo aurrekontua amaitzen denean).
Informazio gehiago jaso nahi baduzu, gurekin harremanetan jarri zaitez, mesedez. Era berean, INNOBIDEAK webgune ofizialean ere sar zaitezke.