Goierri Eskolako ikastaro eta formazio gunea

Enplegurako prestakuntza

Ondorengoa Goierri Eskolak  bai lanean diharduten, bai lan bila dabiltzan eta beraien ezagutza zabaltzeko asmoa duten pertsonentzako eskaintza da. Doako kurtsoak LANBIDEren programen bitartez finantzaturik daude.

Ikastaro Laburrak (Langileak)Ziurtagiri Profesional Osoa (Langabetuak)

Zalantzarik baduzu?

Argitu itzazu zure zalantzak.

Formazioa

Goierri Eskolako hezkuntza eskaintza ikasle partikularren eta enpresen beharrei egokiturik dago, enpresa-munduari zuzendutako eskaintza-zabalaren bidez. Era honetara, enpresek beraien baliabideei etekin handiena ateratzeko aukera dute, beraien langileak sektore bakoitzaren uneko beharren arabera formatuz, etengabeko hezkuntza eta berrikuntza sistemaren barnean.

Gipuzkoa, Euskadi eta Espainiarako END-tako formakuntza

Saiakuntza es suntsitzaileetan formakuntza jaso nahi duzu?

Goierri Eskola, Estatuko Lanbide Heziketa Arautuko lehen ikastetxea eta bakarra da non, bere eskaintzan, ikastetxeko irakasleekin saiakuntza ez-suntsitzaileei buruzko prestakuntza ematen duen, eta CERTIAEND erakundeak onartua da, ENAC akreditazioko erakunde nazionalak egiaztatutako Espainiako Saiakuntza Ez Suntsitzaileen Elkartearen (AEND) ziurtapen-erakundea.

Goierri Eskolak 20 urte baino gehiago daramatza Gipuzkoako, Euskadiko eta Espainiako enpresen beharrei erantzuten, END-tako prestakuntza eta ziurtagiriak eskainiz.

Saiakuntza ez-suntsitzaileen (END) laborategi bat du, piezen edo materialen ezaugarriak egiaztatzeko saiakuntzak egiteko.

Ikus ezazu saiakuntza ez suntsitzaileen alorrean eskaintzen dizkizugun zerbitzu guztiak esteka honetan: END-ak Goierrin

Laguntzarik behar al duzu END-tako saiakuntzekin?

Zure arazoei irtenbidea aurkituko diogu elkarrekin! Ikus hemen zertan lagun zaitzakegun!

Zein formakuntza mota behar duzu? Lagundu zaitzakegu!

Goierri Eskolako ezagutza-esparruak honakoak dira:

Automatizazio industrialak eta makina elektrikoak
Industria-diseinua
Industria-kalkulua
Industria-antolakuntza
Soldaketa
Fabrikazio mekanikoa

Kalitate-kontrola: metrologia, entsegu ez suntsikor eta suntsikorrak
Administrazioa eta Finantzak
Segurtasuna eta lan-osasuna
Informatika eta sareak
Telekomunikazio- eta elektrizitate-instalazioak

Ofimatika
Kalitate-kudeaketa
Industriako eta karrozeriako pintura
Ibilgailuen konponketa
Sukaldaritza eta gozogintza

Ziurtagiri profesionala, Lanbidek igorritako ziurtagiri ofiziala da eta Kualifikazio Profesionalen Katalogo Nazionaleko prestakuntza profesional jakin batean, langileak duen gaitasuna egiatztatzen du. Ziurtagiri hau duen pertsonak jarduera profesional zehatz bat betetzeko duen gaitasuna ziurtatzen du.

Goierri Eskolak enpresa bakoitzaren nahiz gizarteak une oro dituen beharrei egokitutako eskaintza du; formazio hau, enpresa edo erakunde bakoitzaren unean uneko egoerari egokituta dago, bere formazio-beharrei erantzuteko.

Aldi berean, Goierri Eskolak Goierri Berrikuntza Gunean kokaturiko enpresekin duen sinergiari esker, GOIEKIN metodologiaren aplikazioan oinarritutako zerbitzu integrala eskaintzen du, formazio, teknologia eta antolakuntza-beharren diagnosiak eginez, bere eraginpean dagoen enpresaren edo erakundearen errendimendua optimizatzeko eta areagotzeko helburuarekin.

Ikastaroen zerrenda ikusiInformazio gehiago eskatu

Formazioaren Kudeaketa

Enpresentzat, langileen formazio-kudeaketa eginkizun korapilotsua izan daiteke. Goierri Eskolak formazio-kudeaketarako zerbitzu integrala eskaintzen du.

Beharren azterketa

Enpresek dituzten beharren azterketa eta formazio-planak abian jartzeko estrategia egokienen definizioa.

Formazio-planak

Enpresa nahiz erakundeentzako modalitate desberdinetako formazio-planen garapena: enpresan bertan edo Goierri Eskolako instalazioetan.

Segimendua, ebaluazioa eta kontrola

Formazioaren segimendua, ebaluazioa eta kontrola, teknologia gaurkotuenak erabiliz, inbertsioan ahal den ekoizpen eta errentagarritasun handiena erdiesteko.

Diru-laguntzak

Enpresei, eskatu nahi dituzten diru-laguntzen tramitazioan eta kudeaketan laguntza.

HARREMANETARAKO GALDETEGIA

Argitu zure zalantzak prestakuntza ikastaroen inguruan

    Izena/Nombre (*)

    Zure email-a/Su email (*)

    Gaia/Asunto

    Zure mezua/Su mensaje

    ©2024 GOIERRI ESKOLA. 

    Contacto

    Lehenbailehen erantzuten saiatuko gara - Procuraremos responder lo antes posible

    Sending

    Log in with your credentials

    Forgot your details?