Fabrikazio mekanikoko diseinuko goi mailako teknikaria
Konpetentzia orokorra:
Fabrikazio mekanikoko produktuak, txapa prozesatzeko tresnak, eta polimeroetarako, galdaketako, forjaketako, estanpazioko edo pulbimetalurgiako moldeak eta ereduak diseinatzea; kalitatea ziurtatuta, eta laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia betez
Iraupena: 2.000 ordu
Sarrera baldintzak:
Zuzeneko sarbidea:
- Batxilergoko titulua edukitzea
- Erdi Mailako heziketa zikloko graduatu-titulua edukitzea
- Goi-mailako teknikari edo teknikari espezialista titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat
- Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) gainditu izana
Proba bidezko sarbidea (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat):
- Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (proba egiten den urtean 19 urte, gutxienez, beteta eduki beharko da, edo 18 urte teknikari titulua dutenen kasuan)
Irteerak:
- Lan mundua
- Unibertsitatea
Goierri Eskolaren bereizgarriak:
- 2. mailan IKASLANen praktikak burutzeko aukera lan-ikaste partekatze ereduan
- Lantokiko Prestakuntza (LP) enpresan (80 enpresa baino gehiago)
- Lantokiko Prestakuntza (LP) atzerrian egiteko aukera Erasmus+ beka bidez
- Proiektuetan eta talde-lanean oinarritutako ikasketak
- Atzerriko ikastetxeekin elkartrukeak
- Cambridge Exam FIRST (FCE) azterketa Eskolan burutzeko aukera
Garraio zerbitzuak Eskolara:
- Autobusez Goierritik, Sakanatik eta Urolatik: ezagutu zerbitzua hemen
- Trenez Tolosaldeatik (Ordiziako geltokitik oinez edo Beasaingo geltokitik Lurraldebus bidez): ezagutu zerbitzua hemen
Jangela zerbitzua:
- Ezagutu zerbitzua hemen
Moduluak
Modulua | ordu/urte |
Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa | 198 |
Produktu mekanikoen diseinua | 297 |
Fabrikazioaren automatizazioa | 198 |
Fabrikazio mekanikoko Teknikak | 198 |
Laneko prestakuntza eta orientabidea | 99 |
Ingeles Teknikoa | 66 |
Denera | 1056 |
ORDUTEGIA
astelehena | asteartea | asteazkena | osteguna | ostirala |
8:00-15:00 | 8:00-14:00 | 8:00-14:00 | 8:00-14:00 | 8:00-15:00 |
Modulua | ordu/urte |
Txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnen diseinua | 240 |
Galdaketako moldeen eta ereduen diseinua | 120 |
Produktu polimerikoetarako moldeen diseinua | 140 |
Enpresa eta ekimen sortzailea | 60 |
Produktu mekanikoak fabrikatzeko proiektua | 50 |
Lantokiko Prestakuntza | 360 |
Denera | 960 |
ORDUTEGIA
astelehena | asteartea | asteazkena | osteguna | ostirala | |
A | 8:00-12:55 | 8:00-12:55 | 8:00-12:55 | 8:00-12:55 | 8:00-12:55 |
B | 13:35-18:25 | 13:35-18:25 | 13:35-18:25 | 13:35-18:25 | 13:35-18:25 |
A edo B Eskolaren antolakuntzaren araberakoa
SARBIDE KUOTAK:
Batxilergotik %60 | Erdi Mailatik %20 | Sarbide Frogatik %20 |
15 ikasle | 5 ikasle | 5 ikasle |


Kaixo arratsaldeon!!!
Ikasketa hauek goizez bakarrik izaten dira ala arratsaldez ere egin daitezke?
Kursoren bat badago agian la mundurako bailioko didana?
Erantzunaren zain geratzen naiz!!
Eskerrik askooo!!!
Kaixo Maider
Ikasketa hauek goizez bakarrik eskaintzen ditugu. Arratsaldez langabetuentzako bideraturiko ikastaroak izaten ditugu LANBIDEren programen bidez edo bestela HOBETUZ ikastaroak. Hauen informazioa izateko bisitatu: https://aplikazioak.goierrieskola.org/hezilan/publika/eusk/no_reglada.php
Ondo izan