Campus Goierri de Mondragon Unibertsitatea, ubicado en Goierri Eskola, Ordizia

INGENIARITZA GRADUA

Ingeniaritza Mekanikoa askotariko makinak eta ekipamenduak diseinatzeaz eta fabrikatzeaz arduratzen da, eta industri prozesu eta planta ugariren diseinua, garapena, instalazioa, ekoizpena eta mantentze lanak ere egiten ditu.

INFORMAZIOA

PresentzialaModalitatea
240 ECTS (4 urte)Iraupena
Goierri KanpusaLekua

ATE IREKI JARDUNALDIEN INFORMAZIOA

Ikus Mondragon Unibertsitatearen Ingeniaritza Graduen ATE IREKIEN inguruko informazioa.
Ate Irekiak

Diploma de Ingeniero Europeo de Soldadura en el Campus Goierri

Helburua

Ingeniari Mekanikoek makina esaten zaion oro fabrikatu eta ustiatu dezakete, hau da, mugimendua duen edo energia sortzen eta/edo kontsumitzen duen oro. Euren lanak, enpresa jardueretan garatzen dituzte, horien artean eraikuntza aeronautiko eta espaziala, metalurgia eta energiaren sorkuntza, Ingeniaritzako zerbitzu teknikoak, hezkuntza, etab. Ingeniari Mekanikoaren zeregina funtsezkoa da industria horien guztiek garapen eta berrikuntzarako.

ZERTARAKO GAI IZANGO ZARA?

H1 Diseinu, fabrikazio, muntaketa, optimizazio, esplotazio eta ekipo mekanikoen mantentze proiektuak, fabrikazio prozesuak eta industri guneak garatu.
H2 Neurketak, kalkuluak, tasazioak, peritazioak, ikerketak, eta beste hainbat lan burutu.
H3 Bete beharrezko zehaztapen eta araudiak ongi erabili.
H4 Ekimena, talde-lana eta erronka berriei aurre egiteko gaitasuna garatu, ingurune global eta deslokalizatuetan lanean aritzeko prest agertu.

 

NABARMENTZEKO

1: Hainbat aukera zabalduko dizkizun diziplina anitzeko curriculuma eta zure laneratzea erraztuko duena.
2: 3 espezializazio arlo: industria diseinua, Fabrikazio prozesuak eta Biomekanikak
3: Industria ingeniari tekniko bezala profesionalki jarduteko atribuzioak emango dizkizu.
4: Ezagutza zabala materialetan, solido eta fluidoen makanikan, termodinamikan eta bero transferentzian, diseinuan eta fabrikazio prozesuetan

SARBIDE BALDINTZAK

Batxilergoa ikasi baduzu


Egokiena Zientzia eta Teknologiako Batxilergoa ikasi izana da. Garrantzitsua da Fisika eta Matematika ikasgaiak eman izana eta Marrazketa teknikoa eta Industria-teknologiak edo Kimika ikasgaiak ere gomendatzen dira.

Goi-mailako Lanbide Heziketa ikasi duzu

Komeni da goi-mailako antzeko heziketa-zikloak ikasi izana, hala nola Fabrikazio mekanikoko diseinua, Mekatronika industriala eta Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa.

Metodologia eta Teknologia

Metodologia Aktiboa

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa hezkuntza eredu berritzaile eta propioa daukan unibertsitatea da. Ikaslea lanerako prestatzea dugu helburu, horregatik metodologia honen bitartez, gerora lan egingo duen modu berean ikasiko du. Hezkuntza eredu hau Ipar Europa eta Estatu Batuetako zenbait unibertsitateetan garatutakoaren parekoa da.

Ikasleek ebaluazio jarraia eta globala izango dute eta arazo errealei aurre egiteko eta hauen irtenbideak bilatzeko prestatzen dira metodologia bat jarraituz.

Programa DUALA

Mondragon Unibertsitatea enpresa barrutik bizi duen unibertsitate praktiko bat da eta formakuntza esperientzia desberdinak eskaintzen dizkiegu ikasleei enpresa ingurune errealetan gauzatzen direnak (formakuntza duala, lan eta ikasketen partekatzea edota gradu/master amaierako proiektua enpresan egitea).

MONDRAGON UNIBERTSITATEA

Diploma de Ingeniero Europeo de Soldadura en el Campus Goierri

0 Comments

©2026 GOIERRI ESKOLA. 

Contacto

Lehenbailehen erantzuten saiatuko gara - Procuraremos responder lo antes posible

Sending

Log in with your credentials

Forgot your details?