Soldadurako Nazioarteko Ingeniari/Teknikari espezializazioan Diplomatua (IWE / IWT)

Ordizian (Gipuzkoa) garatzen den soldadura alorreko prozesuetan prestakuntza aurreratua (ikuskapena, materialak, loturak, kalkulu eta diseinua), Goierri eta Euskal Herriko industria ingurunean.

ESKATU INFORMAZIOA

30 ECTSKreditoak
ErdipresentzialaModalitatea
Goierri KanpusaLekua

Hurrengo jardunaldi informatiboak

Kontsultatu Mondragon Unibertsitatearen webgunea hurrengo informazio-saioei buruzko informazioa jasotzeko.
Ikus jardunaldi informatiboak

Diploma de Ingeniero Europeo de Soldadura en el Campus Goierri

Helburua

Ikastaroaren helburua, ikasleak soldatutako egituretan aplikatutako soldadura-prozesuetan, soldaduraren metalurgian, materialetan eta soldatutako loturen diseinuan, eta soldadurari buruzko araudi desberdinek ezartzen dituzten eskakizunen aplikazioan prestatzea da.

Zertarako gai izango zara?

H1 Ekoizpen-prozesuaren arabera aplikatu beharreko loturen diseinua eta soldadura-prozesu egokiena ezagutzeko eta ebaluatzeko.
H2 Industrian gehien erabiltzen diren materialak eta horiek soldatzean duten portaera ezagutzeko.
H3 Soldatutako loturei kode eta araudiek eskatzen dizkieten saiakuntza, proba eta kontrolak identifikatzeko.
H4 Azken produktuaren zerbitzu-erantzukizunaren arabera behar den kalitate-bermearen maila ebaluatzeko.
H5 Akatsen kausak eta haiek saihesteko moduak aztertzeko eta ebaluatzeko.

Programa Akademikoa

Mod.1: Soldatze-prozesuak eta tresneria (Soldatzeko praktikak barne).
Mod.2: Materialak eta haien portaera soldatzean.
Mod.3: Soldatutako loturen kalkulua eta diseinua.
Mod.4: Soldatze bidezko fabrikazioa eta aplikazioa.

 

NABARMENTZEKO

1: Soldadura eta ikuskapen prozesuetan espezializazioa.
2: Nazioartean homologatutako eta enpresa mailan asko onartutako ziurtagiria: IWE/IWT.
3: Formatu erdipresentziala, ONLINE plataforman oinarritua.
4: Puntako instalazioak eta ekipamenduak soldadura eta ikuskapen prozesuetan
5: PIF laguntzak eskatzeko aukera

SARBIDE BALDINTZAK

IWE-rako (Ingeniaria)

  • Goi-mailako ingeniaritza (gutxienez 5 urte).
  • Ingeniaritza Teknikoa (gutxienez 3 urte).
  • Ingeniaritzako Gradua (gutxienez 4 urte).
  • Zientzia Fisiko edo Kimikoetan lizentziatuak edo graduatuak (gutxienez 4 urte), soldaduraren teknologian eta/edo metal-mekanikan gutxienez 2 urteko esperientzia dutenak.


Kasu guztietan, ingeniaritzako arlo hauetan graduatutakoek parte har dezakete: aeronautika, automobilgintza, eraikuntza zibila, ekoizpen industriala, mekanika, makineria, materialak, metalurgia, meategiak eta ontzigintza. Ingeniaritzaren beste eremu batzuk baliozkoak izan daitezke frogatzen badira.

IWT-rako (Teknikoa)

Metal-Mekanikako goi-mailako teknikaria sektore metal-mekanikoarekin lotutako espezialitateetan edo aitortutako beste ikasketa nazional baliokide batzuetan.
Metal-mekanikaren sektorearekin lotutako espezialitateetako teknikari espezialista (FP2) edo beste ikasketa nazional baliokide batzuk, metalaren sektorearekin lotutako jardueretan urtebeteko esperientzia dutenak.

Metodologia eta Teknologia

Metodologia Aktiboa

Esplorazioan eta esperimentazioan oinarritutako ikaskuntza-estrategia aktiboa, ikaslea aktore nagusi dela eta ikasketetan ikasleari laguntzen dioten irakasle eskarmentudunak dituela.

Abangoardiako Teknologia

Gure industrian asko erabiltzen diren teknologietan trebatu eta ziurtatu ahal izango duzu, abangoardiako ekipamenduarekin.

Kolaboratzaileak:

Mondragon Unibertsitatea | LORTEK

Ingeniaritza eta soldadura aurreratuko erreferentziazko erakundeekin lankidetzan garatutako prestakuntza

Diploma de Ingeniero Europeo de Soldadura en el Campus GoierriDiploma de Ingeniero Europeo de Soldadura en el Campus Goierri

0 Comments

©2026 GOIERRI ESKOLA. 

Contacto

Lehenbailehen erantzuten saiatuko gara - Procuraremos responder lo antes posible

Sending

Log in with your credentials

Forgot your details?