Trenbideetako materialen mantentze-lan aurreratuen
espezializazio-ikastaroa
Konpetentzia orokorra:
Espezializazio-ikastaro honen konpetentzia orokorra da trenetako material gurpilduneko sistemen mantentze aurreratua antolatzea, planifikatzea, gainbegiratzea eta gauzatzea, indarrean dagoen araudia aplikatuz, kalitate-, segurtasun-, laneko arriskuen prebentzio- eta ingurumena babesteko eta errespetatzeko protokoloei jarraituz.
Iraupena: 900 ordu
Sarrera baldintzak:
Titulu hauetakoren bat edo ikasketetarako baliokidea den titulua edukitzea:
- Mekatronika Industrialeko Goi-mailako Teknikaria
- Automatizazioko eta Robotika Industrialeko Goi-mailako Teknikaria
- Mantentze-lan Elektronikoetako Goi-mailako Teknikaria
- Instalazio Termiko eta Fluidodunak Mantentzeko Goi-mailako Teknikaria
- Instalazio Termiko eta Fluidodunen Proiektuak Garatzeko Goi-mailako Teknikaria
- Automozioko Goi-mailako Teknikaria
Irteerak:
Trenbideko garraio-zerbitzuetan erabiltzen den gurpildun materiala fabrikatzen eta mantentzen jarduteko aukera, sektore publikoan zein pribatuan, erkidegoko, hiriko (tranbiak), hiri inguruko (metroak) eta hiriarteko trenbideek emandako zerbitzuetan (metroa eta tranbia arinak).
Horrez gain, tren-azpiegiturak instalatu eta mantentzeko erabilitako trenbideetako gurpildun materialak nahiz tren-instalazio partikularretako jardueretako materialak fabrikatzen eta mantentzen jarduteko aukera ere izango dute.
Lan irteera posibleak, trenbideetako gurpildun materialen inguruko arlo hauek izan daitezke:
- Mantentzeko tailerreko arduradun teknikoa
- Fabrikazioko eta mantentze-lanetako ekipamendu eta osagaietako teknikaria
- Fabrikazio- eta mantentze-arloko industria-instalazioen mantentze-lanetako teknikaria
- Mantentze-lanetako prozesuak antolatu eta programatzeko teknikaria
- Muntatze edota mantentze lantaldeko burua
- Material mugikorren gainbegiralea
- Teknikari laguntzailea
- Material mugikorren teknikari espezialista
- Mantentze-lanetako eta kontroleko arduraduna
- Mantentze-lanetako operadoreak
Moduluak
Modulua | ordu/urte |
Trenetako gurpildun materialaren mantentze-lanen kudeaketa eta logistika | 160 |
Tren-ibilgailuetan ontziratutako sistemak | 120 |
Tren-trakzio elektrikoa | 90 |
Trenbide-errekuntzako motor termikoak | 50 |
Bogiearen arkitektura | 120 |
Trenbideko balazta-sistemak eta pneumatiko osagarriak | 60 |
Lantokiko prestakuntza | 300 |
Denera | 900 |
ORDUTEGIA
astelehena | asteartea | asteazkena | osteguna | ostirala |
13:30-18:30 | 13:30-18:30 | 13:30-18:30 | 13:30-18:30 | 13:30-18:30 |