Jaun/andere agurgarria:
Goierri Eskolak ematen dituen zerbitzuak etengabe hobetu nahian, 2019-22 ekitaldirako bere estrategiak definitzeko asmoa dugu. Garrantzitsua da guretzat denon artean nora jo nahi dugun definitzea.
Jomuga hori zehaztu ahal izateko ezinbestekoa zaigu Goierri Eskolatik zerbitzuak jaso dituzten, jasotzen dituzten eta jasoko dituztenen beharrak eta itxaropenak ezagutzea. Horretarako, interes – talde desberdinen iritzia jasotzeko honako dinamika proposatzen dizugu:
Hurrengo bideotan, ekintza multzo batzuen inguruan egiten ditugunak aurkeztu eta zure iritzia jaso nahiko genuke.
Zure parte-hartzea oso garrantzitsutzat jo dugu eta gure eskerrik beroena aldez aurretik eman nahi dizugu zure laguntzagatik.
Jorge Mancisidor Dorronsoro
Zuzendaria