Administrazio eta finantzetako goi mailako teknikaria
Konpetentzia orokorra:
Enpresa publiko edo pribatu baten merkataritza prozesuetan, lan-prozesuetan, kontabilitate-prozesuetan eta prozesu fiskal eta finantzarioetan kudeaketa- eta administrazio-eragiketak antolatzea eta egitea, eta horretarako, indarrean dagoen araudia eta kalitate-kudeaketako protokoloak aplikatzea, informazioa kudeatzea, bezeroen eta/edo erabiltzaileen gogobetetasuna ziurtatzea eta laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumen-babeseko arauen arabera jardutea
Iraupena: 2.000 ordu
Sarrera baldintzak:
Zuzeneko sarbidea:
- Batxilergoko titulua edukitzea
- Erdi Mailako heziketa zikloko graduatu-titulua edukitzea
- Goi-mailako teknikari edo teknikari espezialista titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat
- Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) gainditu izana
Proba bidezko sarbidea (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat):
- Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (proba egiten den urtean 19 urte, gutxienez, beteta eduki beharko da, edo 18 urte teknikari titulua dutenen kasuan)
Irteerak:
- Lan mundua
- Unibertsitatea
Goierri Eskolaren bereizgarriak:
- 2. mailan IKASLAN FUNDAZIOAN praktikak burutzeko aukera lan-ikaste partekatze ereduan
- Lantokiko Prestakuntza (LP) enpresan (80 enpresa baino gehiago)
- Lantokiko Prestakuntza (LP) atzerrian egiteko aukera Erasmus+ beka bidez
- Proiektuetan eta talde-lanean oinarritutako ikasketak
- Enpresa simulazio laborategia
- Atzerriko ikastetxeekin elkartrukeak
- Cambridge Exam FIRST (FCE) azterketa Eskolan burutzeko aukera
Garraio zerbitzuak Eskolara:
- Autobusez Goierritik, Sakanatik eta Urolatik: ezagutu zerbitzua hemen
- Trenez Tolosaldeatik (Ordiziako geltokitik oinez edo Beasaingo geltokitik Lurraldebus bidez): ezagutu zerbitzua hemen
Jangela zerbitzua:
- Ezagutu zerbitzua hemen
Moduluak
Modulua | ordu/urte |
Merkataritza-jardueraren prozesu integrala | 198 |
Giza baliabideen kudeaketa | 99 |
Bulegotika eta informatika-prozesuak | 231 |
Komunikazioa eta bezeroarenganako arreta | 132 |
Ingeles profesionala | 132 |
Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I | 120 |
Produkzi-sektoreei aplikatutako digitalizazioa | 60 |
Denera | 972 |
+ DUAL prestakuntza | 128 ordu |
ORDUTEGIA
astelehenetik ostiralera |
08:00 - 14:00 |
Modulua | ordu/urte |
Dokumentazio juridikoaren eta enpresakoaren kudeaketa | 100 |
Giza baliabideak eta erantzukizun sozial korporatiboa | 99 |
Finantza-kudeaketa | 120 |
Kontabilitatea eta fiskalitatea | 180 |
Enpresa simulazioa | 120 |
Logistikako eta merkataritzako kudeaketa | 80 |
Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II | 63 |
Produkzio-sistemari aplikatutako iraunkortasuna | 42 |
Hautazko Moduloak | 84 |
Denera | 888 |
+ DUAL prestakuntza | 480 - 1040 ordu |
ORDUTEGIA
astelehenetik ostiralera | |
Goizez DUAL prestakuntza enpresan | 8:00-12:00 |
Arratsaldez Klaseak | 13:10 - 17:05 |
SARBIDE KUOTAK:
Batxilergotik %60 | Erdi Mailatik %20 | Sarbide Frogatik %20 |
15 ikasle | 5 ikasle | 5 ikasle |

