Administrazio eta finantzetako goi mailako teknikaria
Konpetentzia orokorra:
Enpresa publiko edo pribatu baten merkataritza prozesuetan, lan-prozesuetan, kontabilitate-prozesuetan eta prozesu fiskal eta finantzarioetan kudeaketa- eta administrazio-eragiketak antolatzea eta egitea, eta horretarako, indarrean dagoen araudia eta kalitate-kudeaketako protokoloak aplikatzea, informazioa kudeatzea, bezeroen eta/edo erabiltzaileen gogobetetasuna ziurtatzea eta laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumen-babeseko arauen arabera jardutea
Iraupena: 2.000 ordu
Sarrera baldintzak:
Zuzeneko sarbidea:
- Batxilergoko titulua edukitzea
- Erdi Mailako heziketa zikloko graduatu-titulua edukitzea
- Goi-mailako teknikari edo teknikari espezialista titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat
- Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) gainditu izana
Proba bidezko sarbidea (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat):
- Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (proba egiten den urtean 19 urte, gutxienez, beteta eduki beharko da, edo 18 urte teknikari titulua dutenen kasuan)
Irteerak:
- Lan mundua
- Unibertsitatea
Goierri Eskolaren bereizgarriak:
- 2. mailan IKASLANen praktikak burutzeko aukera lan-ikaste partekatze ereduan
- Lantokiko Prestakuntza (LP) enpresan (80 enpresa baino gehiago)
- Lantokiko Prestakuntza (LP) atzerrian egiteko aukera Erasmus+ beka bidez
- Proiektuetan eta talde-lanean oinarritutako ikasketak
- Enpresa simulazio laborategia
- Atzerriko ikastetxeekin elkartrukeak
- Cambridge Exam FIRST (FCE) azterketa Eskolan burutzeko aukera
Garraio zerbitzuak Eskolara:
- Autobusez Goierritik, Sakanatik eta Urolatik: ezagutu zerbitzua hemen
- Trenez Tolosaldeatik (Ordiziako geltokitik oinez edo Beasaingo geltokitik Lurraldebus bidez): ezagutu zerbitzua hemen
Jangela zerbitzua:
- Ezagutu zerbitzua hemen
Moduluak
Modulua | ordu/urte |
Giza baliabideen kudeaketa | 99 |
Giza baliagideak eta erantzunkizun sozial eta korporatiboa | 99 |
Bulegotika eta informatika-prozesuak | 231 |
Merkataritza-jardueren prozesu integrala | 264 |
Komunikazioa eta bezeroarenganako arreta | 132 |
Laneko prestakuntza eta orientabidea | 99 |
Ingelesa | 132 |
Denera | 1056 |
ORDUTEGIA
astelehena | asteartea | asteazkena | osteguna | ostirala |
8:00-15:00 | 8:00-14:00 | 8:00-14:00 | 8:00-14:00 | 8:00-15:00 |
Modulua | ordu/urte |
Dokumentazio juridikoaren eta enpresakoaren kudeaketa | 100 |
Finantza-kudeaketa | 120 |
Kontabilitatea eta fiskalitatea | 120 |
Logistikako eta merkataritzako-kudeaketa | 80 |
Enpresa simulazioa | 120 |
Administraritza eta finantzetako proiektua | 72 |
Lantokiko Prestakuntza | 360 |
Denera | 972 |
ORDUTEGIA
astelehena | asteartea | asteazkena | osteguna | ostirala | |
A | 8:00-12:55 | 8:00-12:55 | 8:00-12:55 | 8:00-12:55 | 8:00-12:55 |
B | 13:35-18:25 | 13:35-18:25 | 13:35-18:25 | 13:35-18:25 | 13:35-18:25 |
A edo B Eskolaren antolakuntzaren araberakoa
SARBIDE KUOTAK:
Batxilergotik %60 | Erdi Mailatik %20 | Sarbide Frogatik %20 |
15 ikasle | 5 ikasle | 5 ikasle |


Kaixo,
EHUko Irakaskuntza Masterreko bost ikasle gara. “Mugarik Gabeko Ekonomilariak” elkartearekin elkarlanean lanbide eskoletan inplementatzeko programa bat diseinatzen gabiltza eta horretarako zuen zentroko informazioaren bila gabiltza. “Mugarik Gabeko Ekonomilari” taldeak ikasten ari garen masterrean programazio didaktikoak sortzeko eta ondoren Lanbide Heziketako zentro desberdinetan martxan jartzeko aukera eskaitzen digu. Guk eginiko programazio didaktikoan Goierri Eskola aukeratu dugu proiektu hori aurrera eramateko. Edonola ere, ahalik eta modu errealean eta gaur egungo ikastetxeko kontestuari hobekien moldatzen den programazioa sortzeko informazio zehatz batzuk behar ditugu, asko eskertuko genizueke helaraziko bazenigukete:
1- Administazio-Finantza Goi Mailako Teknikariko bigarren mailako “Enpresa Simulazio”-ko ikasgaian ikasle kopurua zein den jakitea.
2- Astean zein nolako ordutegia eskaintze zaion ikasgai horri (ordu kopuruak astean nola dauden banatuta, zenbat klase ematen diren)
3- Zein eduki mota barneratzen ditu ikasgaiak “Enpresa Simulazio”ko ildo horren barruan?
Berriz ere asko eskertuko genuke zuen.
Adeitasunez,
EHUko Irakaskuntza Masterreko 5 ikasle.
Kaixo Martin
Eskerrik asko gurekin harramanetan jartzeagatik. Gure lankidea eta tituluko arduraduna den Miren Ojanguren jarriko da zuekin harremanetan emailez.
Ondo izan
Goierri Eskola