Elementu metalikoen fabrikazioko oinarrizko lanbide titulua:
MEKANIZAZIOA AUKERA
Hizkuntza eredua: B
Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasketen kokapena derrigorrezko-ondorengo hezkuntza mapan:
Konpetentzia orokorra:
Mekanizazio eta fabrikazio mekanikorako muntaketan material metalikoekin(budinezkoak eta bestelakoak) oinarrizko lanak burutu eta baita ekipamendu elektriko eta elektronikoen muntaketa eta mantenu lanak ere ezarritako kalitate protokoloak jarraituz, higienea, lan arriskuen aurreikuspenak eta ingurumena babestea kontuan harturik eta gazteleraz edo hala dagokionean, tokiko hizkuntzan eta baita ere atzerriko hizkuntzaren batean nola ahoz hala idatziz jarduteko gaitasunez
Iraupena: 2.000 ordu
Sarrera baldintzak:
Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko ezinbestekoa izango da honako baldintza hauek aldi berean betetzea:
- Hamabost urte beteta izatea, edo urte natural horretan betetzea, eta sartzeko unean edo urte natural horretan hamazazpi urte baino gehiago ez izatea. Plaza libreak egonez gero, hamazazpi urte baino gehiago dutenak sartu ahalko dira.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa eginda izatea edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren kurtsoa eginda izatea
- Irakasle taldeak ikaslearen gurasoei edo legezko tutoreei proposatu izana hura Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloren batean hastea
Irteerak:
- Lan mundua
- Erdi-mailako heziketa-ziklo bat ikasi
Titulu honek lehentasuna izango du honako lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu guztietarako onartua izateko: Elektrizitatea eta Elektronika; Informatika eta Komunikazioak; Fabrikazio Mekanikoa; Instalatze eta Mantentze Lanak; Energia eta Ura; Erauzpen Industriak; Itsasoa eta Arrantza; Kimika; Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze Lanak; Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa; Eraikuntza eta Obra Zibila
Goierri Eskolaren bereizgarriak:
- Orientazio pertsonalizatua
- 2. mailan IKASLANen praktikak burutzeko aukera
- Zeregin Ikasketa Gela (ZIG)
Garraio zerbitzuak Eskolara:
- Autobusez Goierritik, Sakanatik eta Urolatik: ezagutu zerbitzua hemen
- Trenez Tolosaldeatik (Ordiziako geltokitik oinez edo Beasaingo geltokitik Lurraldebus bidez): ezagutu zerbitzua hemen
Jangela zerbitzua:
- Ezagutu zerbitzua hemen
Moduluak
Modulua | ordu/urte |
Fabrikazioko oinarrizko eragiketak | 156 |
Soldadura eta metal-arotzeria | 132 |
Aluminio eta PVCko arotzeria | 112 |
Galdaragintza arineko oinarrizko eragiketak | 188 |
Zientzia aplikatuak I | 250 |
Komunikazioa eta gizartea I | 249 |
Tutoretza eta orientabidea I | 33 |
Denera | 1120 |
ORDUTEGIA
astelehena | asteartea | asteazkena | osteguna | ostirala |
8:00-15:00 | 8:00-14:00 | 8:00-14:00 | 8:00-14:00 | 8:00-15:00 |
Modulua | ordu/urte |
Ekipo elektrikoak eta elektronikoak | 187 |
Makina-erremintarekin egindako oinarrizko eragiketak | 168 |
Zientzia aplikatuak II | 59 |
Komunikazioa eta gizartea II | 84 |
Tutoretza eta orientabidea II | 25 |
Laneko prestakuntza eta orientabidea | 53 |
Lantokiko prestakuntza (LP) | 260 |
Denera | 836 |
ORDUTEGIA
astelehena | asteartea | asteazkena | osteguna | ostirala |
13:35-18:25 | 13:35-18:25 | 13:35-18:25 | 13:35-18:25 | 13:35-18:25 |