Ibilgailuen mantenimenduko oinarrizko lanbide titulua:
ELEKTROMEKANIKA AUKERA
Hizkuntza eredua: B
Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasketen kokapena derrigorrezko-ondorengo hezkuntza mapan:
Konpetentzia orokorra:
Oinarrizko lanak burutu mantenu elektromekaniko eta autoen karrozatzean, autoaren elementu mekanikoak, elektrikoak eta finkoak eraiki eta deseraikiz, baita gainazalak prestatzeko oinarrizko lanak egin ere, eskatzen zaion kalitate mailarekin, ezarritako kalitate protokoloak jarraituz, higienea, lan arriskuen aurreikuspenak eta ingurumena babestea kontuan harturik eta gazteleraz edo hala dagokionean, tokiko hizkuntzan eta baita ere atzerriko hizkuntzaren batean nola ahoz hala idatziz jarduteko gaitasunez
Iraupena: 2.000 ordu
Sarrera baldintzak:
Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko ezinbestekoa izango da honako baldintza hauek aldi berean betetzea:
- Hamabost urte beteta izatea, edo urte natural horretan betetzea, eta sartzeko unean edo urte natural horretan hamazazpi urte baino gehiago ez izatea. Plaza libreak egonez gero, hamazazpi urte baino gehiago dutenak sartu ahalko dira.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa eginda izatea edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren kurtsoa eginda izatea
- Irakasle taldeak ikaslearen gurasoei edo legezko tutoreei proposatu izana hura Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloren batean hastea
Irteerak:
- Lan mundua
- Erdi-mailako heziketa-ziklo bat ikasi
Titulu honek lehentasuna izango du honako lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu guztietarako onartua izateko: Elektrizitatea eta Elektronika; Informatika eta Komunikazioak; Fabrikazio Mekanikoa; Instalatze eta Mantentze Lanak; Energia eta Ura; Erauzpen Industriak; Itsasoa eta Arrantza; Kimika; Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze Lanak; Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa; Eraikuntza eta Obra Zibila
Goierri Eskolaren bereizgarriak:
- Orientazio pertsonalizatua
- 2. mailan IKASLANen praktikak burutzeko aukera
- Zeregin Ikasketa Gela (ZIG)
Garraio zerbitzuak Eskolara:
- Autobusez Goierritik, Sakanatik eta Urolatik: ezagutu zerbitzua hemen
- Trenez Tolosaldeatik (Ordiziako geltokitik oinez edo Beasaingo geltokitik Lurraldebus bidez): ezagutu zerbitzua hemen
Jangela zerbitzua:
- Ezagutu zerbitzua hemen
Moduluak
Modulua | ordu/urte |
Mekanizatua eta soldadura | 132 |
Mugigarriak | 165 |
Ibilgailuaren elektrizitatea | 132 |
Ibilgailuaren mekanika | 159 |
Zientzia aplikatuak I | 250 |
Komunikazioa eta gizartea I | 249 |
Tutoretza eta orientabidea I | 33 |
Denera | 1120 |
ORDUTEGIA
astelehenetik ostiralera |
8:00-14:00 |
Modulua | ordu/urte |
Azaleren prestaketa | 150 |
Ibilgailuaren direkzio-sistemak | 95 |
Zirkuitu elektriko osagarriak | 110 |
Zientzia aplikatuak II | 59 |
Komunikazioa eta gizartea II | 84 |
Tutoretza eta orientabidea II | 25 |
Laneko prestakuntza eta orientabidea | 53 |
Lantokiko prestakuntza (LP) | 260 |
Denera | 836 |
ORDUTEGIA
Enpresa-Praktikak | Hasi aurretik | Hasi eta gero |
Goizez KLASEAK | 08:00 -14:00 | 08:00 -12:00 |
Arratsaldetan PRAKTIKAK | — | 4 ordu arratsaldez |
Egun on,
14 Urte orain otsailan bete berri dituen semea dut, 2011an jaioa, DBH2 egiten ari da.
Duda dut oinarrizko lanbide eziketako sarrera baldintzen puntu batekin.
Hamabost urte beteta izatea, edo urte natural horretan betetzea…. EDO URETE NATURAL HORRETAN BETETZEA, ZER ESAN NAHI DU ZEAZKI, MATRIKULATZEN DEN URTEAN ZEHAR EGIN BEHAR DITUELA 15?
Eskertuko nizueke argituko bazenidate.
Mila esker
Iratxe
Arratsalde on, Iratxe.
Lehenik, eskerrik asko gurekin harremanetan jartzeagatik.
Zure galderari erantzunez, hasierako (oinarrizko) lanbide heziketan sartzeko, abenduaren 31-a baino lehenago 15 urte beteak izan behar ditu. Hau da, zure semeak 2025ko otsailean 14 urte bete baditu, 2025 honetan ezingo luke izena eman. Datorren urtean (2026an) eman beharko luke izena (2026-27 ikasturtean hasteko moduan).
Espero dut zure zalantza argitu izana.
Esker mila!
JoxeMari
GOIERRI ESKOLA