Soldadurako Nazioarteko Ingeniari/Teknikari espezializazioan Diplomatua (IWE / IWT)
Ordizian (Gipuzkoa) garatzen den soldadura alorreko prozesuetan prestakuntza aurreratua (ikuskapena, materialak, loturak, kalkulu eta diseinua), Goierri eta Euskal Herriko industria ingurunean.
Hurrengo jardunaldi informatiboak
Kontsultatu Mondragon Unibertsitatearen webgunea hurrengo informazio-saioei buruzko informazioa jasotzeko.
Ikus jardunaldi informatiboak

Helburua
Ikastaroaren helburua, ikasleak soldatutako egituretan aplikatutako soldadura-prozesuetan, soldaduraren metalurgian, materialetan eta soldatutako loturen diseinuan, eta soldadurari buruzko araudi desberdinek ezartzen dituzten eskakizunen aplikazioan prestatzea da.
Zertarako gai izango zara?
Programa Akademikoa
NABARMENTZEKO
SARBIDE BALDINTZAK
IWE-rako (Ingeniaria)
- Goi-mailako ingeniaritza (gutxienez 5 urte).
- Ingeniaritza Teknikoa (gutxienez 3 urte).
- Ingeniaritzako Gradua (gutxienez 4 urte).
- Zientzia Fisiko edo Kimikoetan lizentziatuak edo graduatuak (gutxienez 4 urte), soldaduraren teknologian eta/edo metal-mekanikan gutxienez 2 urteko esperientzia dutenak.
Kasu guztietan, ingeniaritzako arlo hauetan graduatutakoek parte har dezakete: aeronautika, automobilgintza, eraikuntza zibila, ekoizpen industriala, mekanika, makineria, materialak, metalurgia, meategiak eta ontzigintza. Ingeniaritzaren beste eremu batzuk baliozkoak izan daitezke frogatzen badira.
IWT-rako (Teknikoa)
Metal-Mekanikako goi-mailako teknikaria sektore metal-mekanikoarekin lotutako espezialitateetan edo aitortutako beste ikasketa nazional baliokide batzuetan.
Metal-mekanikaren sektorearekin lotutako espezialitateetako teknikari espezialista (FP2) edo beste ikasketa nazional baliokide batzuk, metalaren sektorearekin lotutako jardueretan urtebeteko esperientzia dutenak.
Metodologia eta Teknologia
Metodologia Aktiboa
Esplorazioan eta esperimentazioan oinarritutako ikaskuntza-estrategia aktiboa, ikaslea aktore nagusi dela eta ikasketetan ikasleari laguntzen dioten irakasle eskarmentudunak dituela.
Abangoardiako Teknologia
Gure industrian asko erabiltzen diren teknologietan trebatu eta ziurtatu ahal izango duzu, abangoardiako ekipamenduarekin.
Kolaboratzaileak:
Mondragon Unibertsitatea | LORTEK
Ingeniaritza eta soldadura aurreratuko erreferentziazko erakundeekin lankidetzan garatutako prestakuntza