Mekanizazioko Teknikaria
Erdi-mailako Lanbide Heziketako ikasketen kokapena derrigorrezko-ondorengo hezkuntza mapan:
Konpetentzia orokorra:
Txirbil-harroketaren, konformazioaren eta prozesu berezien bidezko mekanizazio-prozesuak gauzatzea, makina-erremintak prestatu, programatu eta maneiatuta, lortutako produktua egiaztatuta, eta kalitate, segurtasun eta ingurumen babeseko zehaztapenak beteta
Iraupena: 2.000 ordu
Sarrera baldintzak:
Zuzeneko sarbidea:
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) graduatu-titulua edo ikasketa-maila handiagoko titulua edukitzea
- Oinarrizko Lanbide Heziketako graduatu-titulua edukitzea
- Teknikari edo teknikari laguntzaile titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat
- Batxilergo Bateratu Balioaniztunaren (BBB) bigarren kurtsoa gainditu izana
Proba bidezko sarbidea (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat):
- Erdi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba gainditu izana (proba egiten den urtean hamazazpi urte, gutxienez, beteta eduki beharko da)
Irteerak:
- Lan mundua
- Goi Mailako Lanbide Heziketa
Goierri Eskolaren bereizgarriak:
- 2. mailan IKASLAN FUNDAZIOAN praktikak burutzeko aukera lan-ikaste partekatze ereduan
- Lantokiko Prestakuntza (LP) enpresan (80 enpresa baino gehiago)
- Lantokiko Prestakuntza (LP) atzerrian egiteko aukera Erasmus+ beka bidez
- Erronketan eta talde-lanean oinarritutako ikasketak
Garraio zerbitzuak Eskolara:
- Autobusez Goierritik, Sakanatik eta Urolatik: ezagutu zerbitzua hemen
- Trenez Tolosaldeatik (Ordiziako geltokitik oinez edo Beasaingo geltokitik Lurraldebus bidez): ezagutu zerbitzua hemen
Jangela zerbitzua:
- Ezagutu zerbitzua hemen
Moduluak
Modulua | ordu/urte |
Mekanizazio-prozesuak | 165 |
Txirbil-harroketa bidezko fabrikazioa | 363 |
Sistema automatizatuak | 165 |
Metrologia eta saiakuntzak | 132 |
Interpretazio grafikoa | 132 |
Ingeles teknikoa | 33 |
Laneko prestakuntza eta orientabidea 1 | 66 |
Denera | 1056 |
ORDUTEGIA
astelehena | asteartea | asteazkena | osteguna | ostirala |
8:00-15:00 | 8:00-14:00 | 8:00-14:00 | 8:00-14:00 | 8:00-15:00 |
Modulua | ordu/urte |
Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa | 253 |
Prozesu berezien bidezko fabrikazioa | 210 |
Laneko prestakuntza eta orientabidea 2 | 46 |
Enpresa eta ekimen sortzailea | 69 |
Lantokiko prestakuntza | 380 |
Denera | 958 |
ORDUTEGIA
astelehena | asteartea | asteazkena | osteguna | ostirala | |
A | 8:00-12:55 | 8:00-12:55 | 8:00-12:55 | 8:00-12:55 | 8:00-12:55 |
B | 13:35-18:25 | 13:35-18:25 | 13:35-18:25 | 13:35-18:25 | 13:35-18:25 |
A edo B Eskolaren antolakuntzaren araberakoa
SARBIDE KUOTAK:
DBHtik %65 | OHLtik %20 | Sarbide Frogatik %15 |
16-17 ikasle | 5 ikasle | 3-4 ikasle |