Plataforma anitzeko aplikazioak garatzeko goi mailako teknikaria
Konpetentzia orokorra:
Titulu honen konpetentzia orokorra, plataforma anitzeko informatika-aplikazioak garatu, ezarri, dokumentatu eta mantentzean datza, berariazko garapen teknologiak eta inguruneak erabiliz, datuak modu seguruan eskuratzea bermatuz eta ezarritako estandarretan eskatutako erabilgarritasun eta kalitate irizpideak betez.
Iraupena: 2.000 ordu
Sarrera baldintzak:
Zuzeneko sarbidea:
- Batxilergoko titulua edukitzea
- Erdi Mailako heziketa zikloko graduatu-titulua edukitzea
- Goi-mailako teknikari edo teknikari espezialista titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat
Proba bidezko sarbidea (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat):
- Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (proba egiten den urtean 19 urte, gutxienez, beteta eduki beharko da, edo 18 urte teknikari titulua dutenen kasuan)
Irteerak:
- Lan mundua:
- Enpresa eta negozio kudeaketarako informatika aplikazioak garatzea.
- Helburu orokorreko aplikazioak garatzea.
- Entretenimenduaren eta informatika mugikorraren esparruan, aplikazioak garatzea.
- Beste ikasketak:
- Lanbide-espezializazioko ikastaroak
- Goi-mailako lanbide heziketako beste ziklo bat
- Unibertsitatea
Goierri Eskolaren bereizgarriak:
- DUAL formatoa lehen mailatik hasita.
- 2. mailan IKASLAN FUNDAZIOAN praktikak burutzeko aukera lan-ikaste partekatze ereduan
- Lantokiko Prestakuntza (LP) enpresan (80 enpresa baino gehiago)
- Lantokiko Prestakuntza (LP) atzerrian egiteko aukera Erasmus+ beka bidez
- Erronketan eta talde-lanean oinarritutako ikasketak
- Atzerriko ikastetxeekin elkartrukeak
- Cambridge Exam FIRST (FCE) azterketa Eskolan burutzeko aukera
Garraio zerbitzuak Eskolara:
- Autobusez Goierritik, Sakanatik eta Urolatik: ezagutu zerbitzua hemen
- Trenez Tolosaldeatik (Ordiziako geltokitik oinez edo Beasaingo geltokitik Lurraldebus bidez): ezagutu zerbitzua hemen
Jangela zerbitzua:
- Ezagutu zerbitzua hemen
Moduluak
Modulua | ordu/urte |
0484 - Datu-baseak | 198 |
0485 - Programazioa | 264 |
0373 - Markatzeko lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak | 132 |
0487 - Garapen-inguruneak | 99 |
Ingeles profesional | 60 |
Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I | 120 |
Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa | 60 |
Produkzio-sistemari aplikatutako iraunkortasuna | 30 |
Denera | 990 |
+ DUAL prestakuntza enpresan | 128 ordu |
ORDUTEGIA
astelehenetik ostiralera |
08:00 - 14:00 |
Modulua | ordu/urte |
0486 - Datu-atzipena | 120 |
0489 - Multimedia-programazioa eta gailu mugikorrak | 100 |
0490 - Zerbitzu eta prozesuen programazioa | 80 |
0483 - Informatika-sistemak | 165 |
0488 - Interfazeen garapena | 140 |
0491 - Enpresa-kudeaketako sistemak | 100 |
Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II | 63 |
Hautazko modulua(k) | 84 |
Denera | 852 |
+ DUAL prestakuntza enpresan | 480-1040 ordu |
ORDUTEGIA
astelehenetik ostiralera | |
Goizez DUAL prestakuntza enpresan | 8:00-12:00 |
Arratsaldez Klaseak | 13:10 - 17:05 |
SARBIDE KUOTAK:
Batxilergotik %60 | Erdi Mailatik %20 | Sarbide Frogatik %20 |
15 ikasle | 5 ikasle | 5 ikasle |
