Fabrikazio aditiboko espezializazio ikastaroa
Konpetentzia orokorra:
Espezializazio-ikastaro honen konpetentzia orokorrak hauek dira: fabrikazio gehigarriko proiektuak garatu eta kudeatzea 3D inprimaketa erabilita, proiektu horien muntaketa, mantentzea eta abian jartzea gainbegiratzea edo egikaritzea, eta enpresa-produktuen (laguntzaileak edo finalistak) garapenean ezarpenarekin lotutako erabakiak hartzea, kalitatearekin, diseinuarekin, segurtasunarekin eta ingurumenaren errespetuarekin lotutako irizpideak errespetatuz.
Iraupena: 990 ordu
Sarrera baldintzak:
Titulu hauetakoren bat edo ikasketetarako baliokidea den titulua edukitzea:
- Mekatronika Industrialeko Goi-mailako Teknikaria
- Automatizazioko eta Robotika Industrialeko Goi-mailako Teknikaria
- Fabrikazio Mekanikoko Produkzioa Programatzeko Goi-mailako Teknikaria
- Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko Goi-mailako Teknikaria
- Metal-eraikuntzetako Goi-mailako Teknikaria
- Energia Berriztagarrietako Goi-mailako Teknikaria
- Ortoprotesietako eta Laguntza Produktuetako Goi-mailako Teknikaria
- Automozioko Goi-mailako Teknikaria
- Protesi-audiologiako Goi-mailako Teknikaria
- Patroigintzako eta Modako Goi-mailako Teknikaria
Zerrenda guztia ikus nahi bada, erabili esteka hau: Sartzeko Titulazioak
Irteerak:
Espezializazio-ikastaro hau gainditu eta horren ziurtagiria lortu duten ikasleek aukera izango dute enpresa txiki, ertain, handi eta publiko zein pribatuetan jarduteko, batez ere ikerketaren, produktuen garapenaren, industria-produkzioaren, industriako mantentze lanen eta zerbitzuen arloan.
Lan irteera posibleak honako hauek izan daitezke:
- Fabrikazio gehigarriko sistemetan aditua
- 3D imprimaketan aditua
- 3D imprimaketarako produktu-diseinuan aditua
- Eskaner bidezko 3D diseinatzailea
- Prototipatu azkarrean aditua
Moduluak
Modulua | ordu/urte |
Fabrikazio gehigarriko teknologiak | 84 |
Egitura arinduen diseinua eta fabrikazioaren optimizazio topologikoa | 105 |
Modelaketa, ijezketa eta 3D inprimaketa | 189 |
3D sareak eskaneatzea eta konpontzea | 63 |
Postprozesatua | 84 |
Fabrikazio gehigarriaren maneiua, konponketa eta kostuak | 105 |
Prestakuntza praktiko duala enpresan | 360 |
Denera | 990 |
ORDUTEGIA
astelehena | asteartea | asteazkena | osteguna | ostirala |
13:30-18:30 | 13:30-18:30 | 13:30-18:30 | 13:30-18:30 | 13:30-18:30 |