Trenbideetako materialen mantentze-lan aurreratuen
espezializazio-ikastaroa

Konpetentzia orokorra:

Espezializazio-ikastaro honen konpetentzia orokorra da trenetako material gurpilduneko sistemen mantentze aurreratua antolatzea, planifikatzea, gainbegiratzea eta gauzatzea, indarrean dagoen araudia aplikatuz, kalitate-, segurtasun-, laneko arriskuen prebentzio- eta ingurumena babesteko eta errespetatzeko protokoloei jarraituz.

 

Iraupena: 900 ordu

 

Sarrera baldintzak:

Titulu hauetakoren bat edo ikasketetarako baliokidea den titulua edukitzea:

  • Mekatronika Industrialeko Goi-mailako Teknikaria
  • Automatizazioko eta Robotika Industrialeko Goi-mailako Teknikaria
  • Mantentze-lan Elektronikoetako Goi-mailako Teknikaria
  • Instalazio Termiko eta Fluidodunak Mantentzeko Goi-mailako Teknikaria
  • Instalazio Termiko eta Fluidodunen Proiektuak Garatzeko Goi-mailako Teknikaria
  • Automozioko Goi-mailako Teknikaria

 

Irteerak:

Trenbideko garraio-zerbitzuetan erabiltzen den gurpildun materiala fabrikatzen eta mantentzen jarduteko aukera, sektore publikoan zein pribatuan, erkidegoko, hiriko (tranbiak), hiri inguruko (metroak) eta hiriarteko trenbideek emandako zerbitzuetan (metroa eta tranbia arinak).

Horrez gain, tren-azpiegiturak instalatu eta mantentzeko erabilitako trenbideetako gurpildun materialak nahiz tren-instalazio partikularretako jardueretako materialak fabrikatzen eta mantentzen jarduteko aukera ere izango dute.

Lan irteera posibleak, trenbideetako gurpildun materialen inguruko arlo hauek izan daitezke:

  • Mantentzeko tailerreko arduradun teknikoa
  • Fabrikazioko eta mantentze-lanetako ekipamendu eta osagaietako teknikaria
  • Fabrikazio- eta mantentze-arloko industria-instalazioen mantentze-lanetako teknikaria
  • Mantentze-lanetako prozesuak antolatu eta programatzeko teknikaria
  • Muntatze edota mantentze lantaldeko burua
  • Material mugikorren gainbegiralea
  • Teknikari laguntzailea
  • Material mugikorren teknikari espezialista
  • Mantentze-lanetako eta kontroleko arduraduna
  • Mantentze-lanetako operadoreak

Ezagutu ezazu 2024/25 ikasturterako LANBIDE HEZIKETAN dugun eskaintza ATE IREKIEN jardunaldian:

2024-ko APIRILAREN 27-an, larunbata, 10:00-tan

Moduluak

Moduluaordu/urte
Trenetako gurpildun materialaren mantentze-lanen kudeaketa eta logistika160
Tren-ibilgailuetan ontziratutako sistemak120
Tren-trakzio elektrikoa90
Trenbide-errekuntzako motor termikoak50
Bogiearen arkitektura120
Trenbideko balazta-sistemak eta pneumatiko osagarriak60
Lantokiko prestakuntza300
Denera900

ORDUTEGIA

astelehenaastearteaasteazkenaostegunaostirala
13:30-18:3013:30-18:3013:30-18:3013:30-18:3013:30-18:30
1TM4-c

Garraio zerbitzuak Eskolara:

  • Autobusez Goierritik, Sakanatik eta Urolatik: ezagutu zerbitzua hemen
  • Trenez Tolosaldeatik (Ordiziako geltokitik oinez edo Beasaingo geltokitik Lurraldebus bidez): ezagutu zerbitzua hemen

Jangela zerbitzua:

  • Ezagutu zerbitzua hemen

0 Comments

©2024 GOIERRI ESKOLA. 

Contacto

Lehenbailehen erantzuten saiatuko gara - Procuraremos responder lo antes posible

Sending

Log in with your credentials

Forgot your details?