Ikaskuntza kolaboratiboa eta fabrikazio aurreratua
CoFaLab 4.0 Fabrikazio Aurreratuko Laborategia:
Goierri Eskola CoFabLab4.0 proiektuan parte hartzen ari da, 24 hilabeteko ekimen honen (2024-2025), helburua esaldi batean, Lanbide Heziketa eraldatzea eta Industria 4.0-aren erronketara egokitzea da.
Proiektuak Fabrikazio Aurreratuko Laborategi (FAL) bat sortzea du ardatz. Bertan, teknologia digitalak eta enpresetan erabiltzen diren ERP motako kudeaketa-sistemak integratuko dira. Horrela, ikasleek langile/operario eta produkzio-kudeatzaile roletan aritzeko aukera izango dute, eta irakasleek, berriz, sistemaren gainbegirale gisa jardungo dute.
Helburua nagusiak:
- FAL ingurunea ezartzea tresna digitalekin.
- ikaskuntza kolaboratiboan oinarritutako eduki eta erronka didaktiko berriak garatzea.
- Irakasleak ERP sistemetan trebatzea.
- Emakumeen parte-hartzea bultzatzea STEAM arloetan.
- Ekintzailetza eta tokiko industriaren arteko lotura sustatzea.
Onurak:
- Ikasleentzat: praktikotasuna eta lanerako prestaketa hobea, benetako industria-ingurune batean.
- Irakasleentzat: denbora errealean monitorizatzeko eta ebaluatzeko baliabide digitalak.
- Eskolarentzat: baliabideen optimizazioa eta matrikula berriak erakartzeko indarra.
- Enpresentzat: langileentzako prestakuntza eta soluzio berrien probak egiteko aukera.
Aliantzak
Proiektua CIFP IMH LHII-k (Elgoibar, Gipuzkoa) koordinatzen du, eta bertan parte hartzen dute:
- Goierri Eskola (Ordizia, Gipuzkoa)
- CPRIFP Instituto Técnico Industrial de Miranda (Miranda de Ebro, Burgos)
- Digital5 enpresa (Bilbo, Bizkaia)
Finantzaketa
CoFabLab4.0 Europako Batasunak finantzatzen du – NextGenerationEU, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren baitan.

Ezagutu industria-berrikuntzako bestelako lankidetza proiektuak.
🔗 Interesatzen zaizu horrelako hezkuntza- eta industria-berrikuntzako proiektuekin lankidetzan aritzea? Jarri harremanetan gure berrikuntza sailarekin goierrieskola.eus webgunean.
🔗 Interesgarria gerta daitekeen beste proiektu bat: Cobotic proiektua
🔗 Ikus bestelako proiektuak hemen.