Titaniozko Protesien Diseinua eta Fabrikazio Gehigarria Goierri Eskolan

Proiektu Berritzailea:

Goierri Eskolak fabrikazio gehigarriko proiektu berritzaile batetan parte hartzen ari da, titaniozko protesi pertsonalizatuak garatzeko 3D inprimaketa FFF bidez. Hamazazpi hilabeteko iraupena duen ekimen honek, 2024 eta 2026 urte bitartean landuko dena,  Industria 4.0 bezelako aurrerapen teknologikoak hurbiltzen ditu Lanbide Heziketara, aplikazio zuzenekin sektore biomedikoan, aeronautikoan eta industrialean.

 

Proiektuaren Helburu Estrategikoak

Fabrikazio gehigarriko proiektu honek honako helburu nagusiak ditu:

  • Metodologia irisgarri eta eraginkor bat garatzea titaniozko protesiak 3D inprimaketaz fabrikatzeko.
  • Prototipo funtzionalak diseinatu, fabrikatu eta balioztatzea sektoreko enpresekin lankidetzan.
  • Ikasle eta irakasleen konpetentzia teknikoa hobetzea fabrikazio gehigarrian eta digitalizazioan.
  • Emakumeen parte-hartzea bultzatzea STEAM titulazioetan, adibidez fabrikazio mekanikoan.
  • Ezagutzaren transferentzia bultzatzea Lanbide Heziketako ikastetxeen, enpresen eta inguruko eragileen artean.

Parte-hartzaileentzako Onura Nagusiak

  • Ikasleentzat: Prestakuntza espezializatua jasotzea 3D inprimaketa teknologia aurreratuetan eta haien aplikazio biomedikoetan.
  • Irakasleentzat: Metodologia berriak eta fabrikazio digitaleko prozesuak menderatzeko aukera.
  • Ikastetxearentzat: Goierri Eskola erreferente gisa finkatzea fabrikazio aurreratuan eta ezagutzaren transferentzian.
  • Enpresentzat: Merkatuan aplikagarriak diren material eta soluzio berritzaileen garapenean eta balioztatzean laguntzea.

 

Aliantzak eta Lankideak

Konsortzio hau Kataluniako Institut Pere Martell-ek koordinatzen du, eta parte-hartzaile dira Goierri EskolaMGEP Mondragon Goi Eskola Politeknikoa eta Colfeed4Print S.L. enpresa espezializatua, 3D inprimaketarako materialen hornitzailea.

 

Proiektuaren Finantzaketa

Ekimen hau Europar Batasunak – NextGenerationEU-ren bidez finantzatua dago, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan (2023ko Lanbide Heziketako berrikuntza-proiektuen deialdia).

imagen del proyecto de fabricación de prótesis en titanio mediante fabricación aditiva desarrollado en Goierri Eskola

Ezagutu industria-berrikuntzako bestelako lankidetza proiektuak.

🔗 Interesatzen zaizu horrelako hezkuntza- eta industria-berrikuntzako proiektuekin lankidetzan aritzea? Jarri harremanetan gure berrikuntza sailarekin goierrieskola.eus webgunean.

🔗 Interesgarria gerta daitekeen beste proiektu bat: Cobotic proiektua
🔗 Ikus bestelako proiektuak hemen.

pere-martell

Institut Pere Martell

campus de goierri de la universidad de Mondragon unibertsitatea

Mondragon Unibertsitatea

colfeed

Colfeed S.L.

©2025 GOIERRI ESKOLA. 

Contacto

Lehenbailehen erantzuten saiatuko gara - Procuraremos responder lo antes posible

Sending

Log in with your credentials

Forgot your details?