COBOTIC: Industria 4.0 bultzatzen Lanbide Heziketatik
Ikaskuntza kolaboratiboa eta robotika adimenduna LHn
Goierri Eskola, COBOTIC proiektuan parte hartzen ari da, 24 hilabeteko iraupena duen ekimena (2024-2026) honen helburu nagusia, Lanbide Heziketa eraldatzea da, robotika kolaboratiboaren eta Industria 4.0rako funtsezko gaitasunen garapenaren bidez.
Proiektu honen bidez, parte hartzen duten ikastetxeen tailerretan produkzio-lerro kolaboratibo, malgu eta adimendun bat sortuko da. Produkzio-lerroak honako hauek integratuko ditu: robot kolaboratiboak, ikusmen eta egiaztapen sistemak, sentsorika aurreratua eta automatizazioa. Guztia plataforma digital baten bidez konektatuta, datuen bilketa eta denbora errealean gainbegiratzea ahalbidetzeko.
Helburu nagusiak
- Robotika, automatizazio eta sentsorikako gaitasunak lantzeko ikaskuntza-ingurune adimendunak garatzea.
- Erronka didaktiko multidiziplinarren diseinua, metodologia aktiboetan oinarrituta.
- Irakasleak Industria 4.0-rekin lotutako teknologietan trebatzea.
- STEAM LH titulazioetan genero-oreka bultzatzea.
- Ikasleen ekintzailetza-gaitasuna sustatzea, inguruko eragileekin lankidetzan.
- LHko ikastetxeen eta enpresen arteko berrikuntza-sare egonkorrak ezartzea.
Lanbide-heziketa konektatua, enpresa lehiakorragoak
- Ikasleentzat: teknologia aurreratuetara sarbidea, prestakuntza praktikoa eta industriaren erritmoan garatutako benetako erronkak.
- Irakasleentzat: metodologia aktibo berrien eta tresna digitalen integrazioa irakaskuntza teknikoan.
- Goierri Eskolarentzat: berrikuntza-eragile gisa duen papera sendotzea, tokiko industria-sarearekiko “zubi teknologiko” bihurtuz.
- Enpresentzat: LH zentroekin lankidetza zuzena, prestakuntza-soluzioen testaketa eta garapena egiteko aukera.
Lanbide-heziketa konektatua, enpresa lehiakorragoak
Proiektua CIFP Simón de Colonia (Gaztela eta Leon) ikastetxeak koordinatzen du, Goierri Eskolaren (Euskal Herria) eta ii40Services-Remote Monitoring Services enpresa teknologikoaren partaidetzarekin. Azken honek industria-ekipamenduen monitorizaziorako soluzioetan espezializazioa du.
Finantzaketa
COBOTIC proiektua Europar Batasunak – NextGenerationEU finantzatzen du, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan, 2023ko Lanbide Heziketan aplikatutako berrikuntza eta ezagutzaren transferentziarako proiektuetarako dirulaguntzen deialdiaren bidez.



Ezagutu industria-berrikuntzako bestelako lankidetza proiektuak.
🔗 Interesatzen zaizu horrelako hezkuntza- eta industria-berrikuntzako proiektuekin lankidetzan aritzea? Jarri harremanetan gure berrikuntza sailarekin goierrieskola.eus webgunean.
🔗 Interesgarria gerta daitekeen beste proiektu bat: CoFabLab 4.0: gestión digital industrial con ERP desde el aula
🔗 Ikus bestelako proiektuak hemen.


