Ikaskuntza kolaboratiboa eta fabrikazio aurreratua

CoFaLab 4.0 Fabrikazio Aurreratuko Laborategia:

Goierri Eskola CoFabLab4.0 proiektuan parte hartzen ari da, 24 hilabeteko ekimen honen (2024-2025), helburua esaldi batean, Lanbide Heziketa eraldatzea eta Industria 4.0-aren erronketara egokitzea da.

Proiektuak Fabrikazio Aurreratuko Laborategi (FAL) bat sortzea du ardatz. Bertan, teknologia digitalak eta enpresetan erabiltzen diren ERP motako kudeaketa-sistemak integratuko dira. Horrela, ikasleek langile/operario eta produkzio-kudeatzaile roletan aritzeko aukera izango dute, eta irakasleek, berriz, sistemaren gainbegirale gisa jardungo dute.

 

Helburua nagusiak:

  • FAL ingurunea ezartzea tresna digitalekin.
  • ikaskuntza kolaboratiboan oinarritutako eduki eta erronka didaktiko berriak garatzea.
  • Irakasleak ERP sistemetan trebatzea.
  • Emakumeen parte-hartzea bultzatzea STEAM arloetan.
  • Ekintzailetza eta tokiko industriaren arteko lotura sustatzea.

Onurak:

  • Ikasleentzat: praktikotasuna eta lanerako prestaketa hobea, benetako industria-ingurune batean.
  • Irakasleentzat: denbora errealean monitorizatzeko eta ebaluatzeko baliabide digitalak.
  • Eskolarentzat: baliabideen optimizazioa eta matrikula berriak erakartzeko indarra.
  • Enpresentzat: langileentzako prestakuntza eta soluzio berrien probak egiteko aukera.

 

Aliantzak

Proiektua CIFP IMH LHII-k (Elgoibar, Gipuzkoa) koordinatzen du, eta bertan parte hartzen dute:

 

Finantzaketa

CoFabLab4.0 Europako Batasunak finantzatzen du – NextGenerationEU, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren baitan.

 


Proyecto CoFaLab 4.0 desarrollado en Goierri Eskola, respecto al diseño de un Laboratorio de Fabricación Avanzada

Ezagutu industria-berrikuntzako bestelako lankidetza proiektuak.

🔗 Interesatzen zaizu horrelako hezkuntza- eta industria-berrikuntzako proiektuekin lankidetzan aritzea? Jarri harremanetan gure berrikuntza sailarekin goierrieskola.eus webgunean.

🔗 Interesgarria gerta daitekeen beste proiektu bat: Cobotic proiektua
🔗 Ikus bestelako proiektuak hemen.

©2025 GOIERRI ESKOLA. 

Contacto

Lehenbailehen erantzuten saiatuko gara - Procuraremos responder lo antes posible

Sending

Log in with your credentials

Forgot your details?