Gure Kudeaketa Sistemaren arabera, hornitzaileak 3 taldetan sailkatu ditugu:
- Hezkuntzako hornitzaileak,
- Hornitzaile kritikoak
- Bestelako Hornitzaileak.
Hornitzaileen jarduera ebaluatu egiten dugu, ebaluaketa hori taldearen araberakoa delarik:
Hezkuntzako Hornitzailea
Hauen barnean, ikastaroak emateko kontratatuko irakasleak izango ditugu. Honako atalen arabera ebaluatuko zaie:
- Programazioak egokiak eta garaiz.
- Egutegiaren eta ordutegiaren betetzea
- Segurtasun- eta ingurumen-arauak bete.
- Programazioaren segimendua.
- Material gehigarria erakundearen esku jartzea.
- Erregistroen betetzea eta gordetzea.
- Satisfazioaren neurketa eta haren emaitzak.
Ebaluazioaren emaitza emandako ikastaroaren amaieran jakinaraziko zaie.
Hornitzaile Kritikoak
Hauen barnean, honako hauek izango ditugu:
- Garbitasun-zerbitzua.
Hauen ebaluazioa ezadosekoa izango da honako kasutan:
- Emandako zerbitzuak bezeroengan eragin negatiboak izan baditu.
- Aktibitateen koordinazioan zehaztutako neurriak bete ez badira.
- Garbiketa Zerbitzuaren Lizitazioko “Administrazio Klausula Berezien Agirian” zehaztuta dauden ingurumen-baldintzak bete ez badira,
- Segurtasun-baldintzak bete ez badira, Garbiketa Zerbitzuaren Lizitazioaren Administrazio Klausula Berezien Agirian zehazten den arabera
- Bezeroen / pertsonen satisfazio-inkestan haiekiko emaitza 3tik jaisten bada (5eko eskalan).
Ikasturtearen amaieran ebaluazioaren berri emango zaie.
Bestelako hornitzaileak
Talde honetan, aurreko bitan sar ez daitezkeen hornitzaileak izango ditugu. Hauen ebaluazioa ezadosekoa izango da honako kasuetan:
- Haien produktu/zerbitzuak bezeroen kexa/erreklamazioa sorrarazi badu.
- Hiruhileko bakoitzean, emandako zerbitzuen %10ean desbiderazioak eman badira.
- Aktibitateen koordinazioan araututakoa beteko ez balute.
- Haien produktu/zerbitzuek ez dute ingurumen-intzidentziarik sorrarazi.
- Haien produktu/zerbitzuek ez dute segurtasun-intzidentziarik sorrarazi.
Talde honetako hornitzaileei deshomologatuak direnean jakinaraziko zaie. Bestelako kasutan ez zaie zuzenean ebaluazioaren berri emango eta hura ezagutu nahiko balute mezu bat bidali beharko lukete administrazioa@goierrifundazioa.eus helbidera, gaian “hornitzailearen ebaluazioa” eta haien IFZa zehaztuz.