Ibilgailuen mantenimenduko oinarrizko lanbide titulua:
KARROZERIA AUKERA

Hizkuntza eredua: B

Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasketen kokapena derrigorrezko-ondorengo hezkuntza mapan:

mapa

Konpetentzia orokorra:

Oinarrizko lanak burutu mantenu elektromekaniko eta autoen karrozatzean, autoaren elementu mekanikoak, elektrikoak eta  finkoak eraiki eta deseraikiz, baita gainazalak prestatzeko oinarrizko lanak egin ere, eskatzen zaion  kalitate mailarekin, ezarritako kalitate protokoloak jarraituz, higienea, lan arriskuen aurreikuspenak eta ingurumena babestea kontuan harturik eta gazteleraz edo hala dagokionean, tokiko hizkuntzan eta baita ere atzerriko hizkuntzaren batean nola ahoz hala idatziz jarduteko gaitasunez

Iraupena: 2.000 ordu

Sarrera baldintzak:

Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko ezinbestekoa izango da honako baldintza hauek aldi berean betetzea:

  • Hamabost urte beteta izatea, edo urte natural horretan betetzea, eta sartzeko unean edo urte natural horretan hamazazpi urte baino gehiago ez izatea. Plaza libreak egonez gero, hamazazpi urte baino gehiago dutenak sartu ahalko dira.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa eginda izatea edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren kurtsoa eginda izatea
  • Irakasle taldeak ikaslearen gurasoei edo legezko tutoreei proposatu izana hura Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloren batean hastea

Irteerak:

  • Lan mundua
  • Erdi-mailako heziketa-ziklo bat ikasi

Titulu honek lehentasuna izango du honako lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu guztietarako onartua izateko: Elektrizitatea eta Elektronika; Informatika eta Komunikazioak; Fabrikazio Mekanikoa; Instalatze eta Mantentze Lanak; Energia eta Ura; Erauzpen Industriak; Itsasoa eta Arrantza; Kimika; Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze Lanak; Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa; Eraikuntza eta Obra Zibila

Goierri Eskolaren bereizgarriak:

  • Orientazio pertsonalizatua
  • 2. mailan IKASLANen praktikak burutzeko aukera
  • Zeregin Ikasketa Gela (ZIG)

Garraio zerbitzuak Eskolara:

  • Autobusez Goierritik, Sakanatik eta Urolatik: ezagutu zerbitzua hemen
  • Trenez Tolosaldeatik (Ordiziako geltokitik oinez edo Beasaingo geltokitik Lurraldebus bidez): ezagutu zerbitzua hemen

Jangela zerbitzua:

  • Ezagutu zerbitzua hemen

Ezagutu ezazu 2024/25 ikasturterako LANBIDE HEZIKETAN dugun eskaintza ATE IREKIEN jardunaldian:

2024-ko APIRILAREN 27-an, larunbata, 10:00-tan

Moduluak

Moduluaordu/urte
Mekanizatua eta soldadura132
Mugigarriak165
Ibilgailuaren elektrizitatea132
Azaleren prestaketa159
Zientzia aplikatuak I250
Komunikazioa eta gizartea I249
Tutoretza eta orientabidea I33
Denera1120

ORDUTEGIA

astelehenaastearteaasteazkenaostegunaostirala
8:00-15:008:00-14:008:00-14:008:00-14:008:00-15:00
Moduluaordu/urte
Ibilgailuaren mekanika150
Elementu metaliko eta sintetikoen prestaketa105
Elementu finkoak100
Zientzia aplikatuak II59
Komunikazioa eta gizartea II84
Tutoretza eta orientabidea II25
Laneko prestakuntza eta orientabidea 53
Lantokiko prestakuntza (LP)260
Denera836

ORDUTEGIA

astelehenaastearteaasteazkenaostegunaostirala
13:35-18:2513:35-18:2513:35-18:2513:35-18:2513:35-18:25
logos-SIN-trazado

0 Comments

©2024 GOIERRI ESKOLA. 

Contacto

Lehenbailehen erantzuten saiatuko gara - Procuraremos responder lo antes posible

Sending

Log in with your credentials

Forgot your details?