Ingeniaritza gradua
MU Goierri Campusa
Goierri Berrikuntza Gunean dago Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren Goierriko Campusa.
Mondragon Goi Eskola Politeknikoa Mondragon Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoaren titular juridikoa da, eta MONDRAGON Korporazioaren eta Mondragon Unibertsitatearen kooperatiba bat da.
MUko Goierriko Campusa, Ordizian kokatua, 2001aren amaieran sortu zen, Goierri Fundazioaren eta Mondragon Unibertsitatearen arteko akordioz, inguruneko enpresa-beharrei erantzuna emateko. Urte hauetan, ingeniaritzako 800 ikasle igaro dira MU Goierriko Campusetik, eta eskualdeko 65 enpresetan baino gehiagotan egin dituzte beren karrera amaierako proiektuak.
Goierriko Campusak, Mekanikako Ingeniaritza Gradua bere osotasunean (4 kurtsoak) eskaintzen ditu.
Hezkuntza-proposamen fidagarri eta kalitatezkoa eskaintzen dugu, abangoardiako instalazioak dituena, teknologikoki aurreratuak eta etorkizuneko aldaketei aurrea hartzeko gaitasuna duena. Pertsonen etorkizunarekin konprometituta gaude eta tokiko lotura nazioarteko ikuspegiarekin orekatzen duen irismen luzeko begirada dugu. Joerak identifikatzen ditugu, etorkizuneko erronkei aurrea hartzeko, eredu arin eta aurreratu baten bidez. Gure jarduera nagusiak prestakuntza, ikerketa, transferentzia eta ekintzailetza dira teknologiaren esparru ugaritan, eta enpresen eta erakundeen lehiakortasun-posizioa hobetzen laguntzen dugu.
Murgildu zaitez MU-ko Goierriko Campusean:
Ezagutu ezazu MU-ko Mekanikako Ingeniaritza Gradua: Mekanikako Ingeniaritza