Eskola-enpresaren arteko erlazioan Goierri Eskolaren eredua inportatu nahi dute txiletar enpresariek

“Goierri Eskolaren eredua esportagarria da. Hitzaldi asko eman ditut Txilen eredu hori azalduz eta azkenean bertara etorri da ikustera enpresari talde bat. Han eskolaren eta enpresaren arteko harremana ez da existitzen. Eskolek ez dituzte aintzat hartzen  enpresen beharrak. Goierri Eskolaren kasuan, aldiz, eskolaren patronatua ere udalek eta enpresek osatzen dute” dio Gertuko enpresako Eñaut Gereñuk. Goieki Garapen Agentziarekin elkarlanean Txileko enpresari talde baten bisita sustatu du eta lehenengo geralekua Goierri Eskola izan da gaur goizean bertan.

Eskola erabat arrotza ez zaie egin bidelagun izan baitituzte Goierri Eskolara formakuntza zikloak egitera aurtengo ikasturtean etorritako 22 txiletar. Hango Hezkuntza ministerioaren “Txilerako teknikariak” beka programari esker etorri dira eta enpresariek hemen bertan ezagutu dute ekimena. Goierri Eskolaren zuzendari Iñaki Zabalok gidatu du bisita Gereñurekin eta Goiekiko zuzendari Iker Galparsororekin.

Iñaki Zabaloren esanetan, bisita “misio komertzial batetik haratago doa” zeren “herrialde andetarrarekin erlazioak indartzeko balio du harreman sarea zabalduz eta akordio eta lankidetza proiektu berriei ateak zabalduz. Unibertsitatearen, formakuntza zentroaren eta enpresen arteko lokarria da”. Goierri Eskolak eta Valparaísoko unibertsitateak harreman estua dute mantentzen duten elkarlan hitzarmenari esker.

Txilerekin harremana ez da gauza berria. Iaz Goierri Eskolan bisitan izan ziren Valparaisoko unibertsitateetako errektoreak eta hango formakuntza zentroetatko zuzendariak, erakundeetako ordezkariez gain, “baina hirugarren oina falta zitzaigun, hain zuen, enpresa”. Bisita honekin elkarlan-zirkulua osatzea lortu da.

“Zuk jomuga puntu batean ezartzen duzu baina zenbat eta gehiago atera, gehiago ikusi eta gehiago ikasi, jomuga gero urrutirago joaten da”, diote enpresariek.

Goierrira etorritako zazpi empresek beste zenbait enpresa ezagutzeko aprobetxatuko dituzte datozen egunak. Tamainuz erdi mailakoak direnak aukeratu dituzte hain justu Latinoamerikan merkatu berria zabaltzeko nahia izan dezaketelako. Izan ere, handiak jada sartuta daude edo badituzte bestelako baliabideak.

Berria EITBko "Gaur Egun" albistegian

visita_empresarios_chile_17-10-2016-1

©2024 GOIERRI ESKOLA. 

Contacto

Lehenbailehen erantzuten saiatuko gara - Procuraremos responder lo antes posible

Sending

Log in with your credentials

Forgot your details?