Kaixo familia:
Prestakuntza teorikoa eta praktikak aldizkatzea (Formakuntza duala), ikaslea lan mundura sartzeko
zubirik onena da. Goierri Eskolan, Ikaslanen bidez, 35 urte baino gehiagoko esperientzia daukagu azken
ikasturteetako ikasleei esperientzia errealak ematen, beraiek pausu hau errazago eman ahal dezaten.
Makinaria aurreratuenez hornitutako instalakuntza zabalak ditugu, gure ikasleak bost espezialitate
ezberdinetan prestatzeko. Gure lan egiteko era ezagutarazi nahi dizuegunez, etorri Ikaslan ikustera
zuentzat propio antolatu dugun saiora.
Gonbidapena:

  • Eguna: Maiatzak 8, asteazkena
  • Ordua: 19:00
  • Iraupena: 90 min
  • Tokia: Mallutz poligonoa, Ordizia (29. pabilioian. Ikaslan Fundazioa atzean.)

Hitzaldi labur baten ostean, instalazioak ikusiko ditugu. Ondoren, zure zalantzak argitzeko aukera
izango dugu. Bertan elkar ikusiko dugulakoan, jaso ezazue agur bero bat.

Zure asistentzia baieztatu mesedez hurrengo telefono zenbakian: 943-160-089

Manuel Ormazabal

Ikaslan Fundazioko zuzendaria

ikaslan-horizontala
3000
1000

©2024 GOIERRI ESKOLA. 

Contacto

Lehenbailehen erantzuten saiatuko gara - Procuraremos responder lo antes posible

Sending

Log in with your credentials

Forgot your details?