Goierri Eskolak 4.0 Ekoizpen Kudeaketa Sistema aurreratuena ezarriko du, ikasleek, ezagutza teorikoaz gain, gaitasun praktikoak eskura ditzaten, enpresek beren egunerokotasunean bizi dituzten esperientziak eta kasu errealak jorratuz.

Proiektuak guztira 110.000 euroko aurrekontua du eta Bankia Fundazioaren babesa jaso du 10.000 euroko laguntza eskuratuz, Goierri Eskola baita erakundeak Lanbide Heziketa duala sustatzeko, antolatzen duen laguntza deialdian aukeratu duten zentroetako bat.

Proiektuarekin bilatzen dena da ikasleek parte hartzea 4.0 Ekoizpen Kudeaketa Sistemaren inplementazioan. Ikaslan Formazio Zentroan, alegia, Goierri Eskolako ikasleek praktikak egiten dituzten lantegian, ezarriko da aipatu sistema material didaktiko berriaren sorrera ahalbidetuz. Modu horretara, praktiketan dauden ikasleek hainbat alderdi landuko dituzte, hala nola, fabrikazio prozesua bera, denboraren kudeaketa, stock-a, erosketak, logistika, e.a. Gainera, puntako enpresekin zuzenean izango dute harremana, Irizar, CAF,  GH edo Indar bezalako konpainiekin, Ikaslanen bezeroak baitira.

Ikaslan Fundazioaren instalazioetan ezarriko den Kudeaketa Sistema TRUMPF enpresarena da, produkzio kudeaketaren gaineko teknologian merkatuan lidergoa duen konpainiarena, hain zuzen. Pauso berri honi esker, ikasleek industriaren errealitatean murgiltzeko parada izango dute, teknologia mailan ematen ari diren aurrerapenak hurbiletik ezagutzeaz gain.

“Azken bost urte hauetan, sensorikan eta konektibitatean eman diren aurrerapenei esker, Ekoizpen Kudeaketa Sistemen gama berri bat ari da ezartzen. Baliabideen eta produkzioko ekipoen etengabeko monitorizazio sistemen bitartez, erabakiak hartzen laguntzen dute, deszentralizatuz eta langileen jarduna ahaldunduz”, azaldu du proiektuaren arduraduna den Juanjo Igarzabalek. “Ikasleen esku baliabide aurreratuenak jarri nahi ditugu”.

h1pF77nq
FPEmpresas

©2024 GOIERRI ESKOLA. 

Contacto

Lehenbailehen erantzuten saiatuko gara - Procuraremos responder lo antes posible

Sending

Log in with your credentials

Forgot your details?