Enpresen berrikuntza alorrean aritzen dira dual formatoko lanbide heziketako ikasleak
Goierri Eskolako lanbide heziketako DUAL-eko ikasleak Ikaslan Fundazioan lanean.
Goierri Eskolako lanbide heziketako ikasleak, DUAL formatoan aritzeko aukera dute. Modu horretara, ikastetxean garatzen diren ikasketaz gain, enpresa batetan lanean aritzeko aukera dutelarik, euren formakuntza osatzeko.
Hori da Aimar Martin Perez-en kasua. Goierri Eskolan, Fabrikazio Mekanikoko Diseinua goi mailako bigarren ikasturtean dagoen honetan, dual programari esker, Ikaslan Fundazioan aritzen da lanaldi erdian.
HETEL erakundeak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, lanbide heziketan ezarrita dagoen ethazi metodologia enpresa mundura gerturatzea helburu duen ekimena jarri du martxan. Enpresen berrikuntza arloan izan ditzaken onurak ezagutarazteko asmoarekin.