Langabetuentzako ikastaroa: PRODUKZIOA METAL ERAIKUNTZETAN (FMEC0109) eta ENTSEGU EZ-SUNTSITZAILEAK

IKASTAROAREN HELBURUAK:

Eraikuntza metalikoetan eta galdaragintza-lanetan erabiltzen diren sistema automatikoen eragiketa-prozesuak eta programazioak zehaztea, eta ekoizpena antolatzea eta gainbegiratzea, prozesuaren dokumentu teknikoetatik abiatuz, kalitate-irizpideak erabiliz eta laneko arriskuak prebenitzeko eta ingurumena babesteko arauak betez.

EN473-ISO 9712 araua jarraituz, amaituriko produktuan edo kalitate kontrola eta analisira bideratuak dauden produktuei Saiakuntza Ez-Suntsitzaile (SES) nagusienak ezagutzeko, gauzatzeko eta gainbegiratzeko gai izatea.

NORI ZUZENDUA:

Beasain eta Ordizian erroldatutako langabetuentzat. Batxilergoa edo baliokidea den titulazioa, edo 3. mailako ziurtagiri profesionala egiteko titulazioa.

LEKUA, FINANTZIAZIOA ETA EGUTEGIA:

  • Ikastaroa emango den lekua: Goierri Eskola
  • Ikastaroaren finantzatzaileak: Beasaingo Udala eta Ordiziako Udala
  • Hasierako data: 2016ko iraila
  • Amaiera data (formazioa): 2017ko apirila
  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera 13:30 – 18:30

SARBIDE IRIZPIDEAK ETA BALDINTZAK:

Sarrera baldintzak betetzen dituzten pertsonen artean hautapen prozesu bat burutuko da. Hurrengo betekizunak lehenetsiko dira prozesuan:

  • Familia hauetako goi-mailako lanbide heziketa titulua edo ikasketa teknikoak izatea:
    • Fabrikazio mekanikoa
    •  Elektrizitate-elektronika
    • Instalatze eta mantentze lanak
  • Ingeniaritza ikasketak
  • Industria sektorean 12 hilabeteko lan eskarmentua

INFORMAZIO GEHIAGO IZATEKO ETA IZEN-EMATEA:

Goierri Eskola Tel: 943 880 062

Galdetu hurrengo pertsonengatik:

  • Amaia Ajuria: aajuria@goierrieskola.org
  • Oihana Sanz: osanz@goierrieskola.org

IKASTAROA HURRENGO ERAKUNDEEK FINATZIATUA:

Ultrasonidos

IKASTAROAREN PROGRAMAZIOA:

1. Produkzioa Metal-Eraikuntzetan profesionaltasun ziurtagiria FMEC0109 – 3. maila : 410 ordu

  1. Eraikuntza metalikoetako mekanizazio- eta konformazio-prozesuak (100 ordu)
  2. Eraikuntza metalikoetako lotura- eta muntaketa prozesuak (100 ordu)
  3. Eraikuntza metalikoetako sistema automatikoen programazioa (90 ordu)
  4. Fabrikazio mekanikoko prozesuen gainbegiraketa eta kontrola (120 ordu)

2. Entsegu ez suntsikorrak: 372 ordu 

  1. SES Ultrasoinuak (144 ordu)
  2. SES Likido sarkorrak (40 ordu)
  3. SES Partikula magnetikoak (48 ordu)
  4. Ikuskapen bisuala (40 ordu)
  5. Ultrasoinuen TOFD teknika (40 ordu)
  6. Ultrasoinuen PHASED ARRAY teknika (60 ordu)

3. Lan-praktikak enpresan: 200 ordu

Goierri_Eskola (35)
Soldadura_eta_Galdaragintza

©2022 GOIERRI ESKOLA. 

Contacto

Lehenbailehen erantzuten saiatuko gara - Procuraremos responder lo antes posible

Sending

Log in with your credentials

Forgot your details?