Tresneria industrialaren mantentze eta muntatze mekanikoa - IMAQ0108
2. MAILAKO PROFESIONALTASUN ZIURTAGIRIA
GAITASUN OROKORRA:
Makineria eta ekipo industrialen muntaketa eta instalazioa lantokian egitea eta kalitate- eta segurtasun-baldintzetan mantentzea eta konponketak egitea
LANBIDE ESPARRUA:
Teknikari honek hainbat ekoizpen-sektoretako makineria eta ekipo industrialen mantentze-zerbitzuetan jarduten du, eta, ekipo-ondasunen fabrikazioaren sektoreari dagokionez, makineriaren muntaketa geldikor mekanikoan, makineriaren mihiztaduran eta lantokiko instalazioan eta saldu osteko zerbitzuetan laguntza teknikoa eskaintzen dio bezeroari, eta, antolamenduaren ikuspuntutik, erdi-mailako kargu baten esanetara dago. Era berean, ekoizpen-linea automatizatuen mantentzaile ere jardun dezake, eta linea horien mantentze-lanez arduratu
EZAUGARRI OROKORRAK:
- Iraupena: 510 ordu
- Hasiera data: 2017/10/30
- Amaiera data: 2018/04/26
- Zein egunetan: Al-As-Az-Og-Ot
- Ordutegia: 13:30 – 18:30
- Gehienezko ikasle kopurua: 16
Oharra: ikastaroa erdaraz garatuko da
Oxigas bidezko soldadura eta mig/mag bidezko soldadura - FMEC0210
2. MAILAKO PROFESIONALTASUN ZIURTAGIRIA
GAITASUN OROKORRA:
Oxigas bidezko soldadurak eta proiekzio termikoak, gas babeslea eta elektrodo kontsumigarriak (MIG/MAG) erabiliz arku metalikozko soldadurak eta arkuzko proiekzio termikoak egitea, soldatze-prozeduren zehaztapenak (WPS) kontuan izanda, eta kalitate- eta segurtasun-irizpideak eta ingurumenarekiko errespetuarekin lotutakoak betez
LANBIDE ESPARRUA:
Enpresa handi, ertain zein txikietan garatzen du bere jarduna, bere kabuz edo besteren konturako langile bezala, fabrikazioan, eraikuntza metalikoen muntaia edo konponketan, instalakuntza eta fabrikazio mekanikoko produktuetan
EZAUGARRI OROKORRAK:
- Iraupena: 560 ordu
- Hasiera data: 2017/10/16
- Amaiera data: 2018/04/26
- Zein egunetan: Al-As-Az-Og-Ot
- Ordutegia: 14:00 – 19:00
- Gehienezko ikasle kopurua: 15
Oharra: ikastaroa erdaraz garatuko da
Administrazio-kudeaketako jarduerak - ADGD0308
2. MAILAKO PROFESIONALTASUN ZIURTAGIRIA
GAITASUN OROKORRA:
Produktu eta zerbitzuen salerosketaren, diruzaintzaren eta langileen kudeaketa administratiboa egitea, eta aldez aurretik zehaztutako kontabilitate-erregistroak sartzea (behar den informazioa eta dokumentazioa euskarri konbentzional nahiz informatiko egokiak erabiliz lortu, prozesatu eta artxibatu ondoren), emandako jarraibideak betez, segurtasun-kondizioetan eta erakundearen kalitate-irizpideak kontuan hartuta
LANBIDE ESPARRUA:
Edozein enpresatako (publiko zein pribatu) administrazio, giza baliabide, kontabilitate edo finantzen alorrean egiten du lan, arduradun hurren baten agindupean; baliteke arduraduna pertsona bakar bat izatea, edo sail bakoitzak bere arduraduna izatea (merkataritza, diruzaintza, kontabilitatea, giza baliabideak edo haien eskumeneko norbait). Lan egin dezake, halaber, lan-aholkularitzatan, gestoriatan, aholkularitza- edo zerbitzu-enpresatan eta finantzen eta aseguruen sektoreko erakundeetan
EZAUGARRI OROKORRAK:
- Iraupena: 800 ordu
- Hasiera data: 2017/10/09
- Amaiera data: 2018/05/29
- Zein egunetan: Al-As-Az-Og-Ot
- Ordutegia: 9:00 – 15:00
- Gehienezko ikasle kopurua: 15
Oharra: ikastaroa erdaraz garatuko da
Ikuskapenerako kontabilitate- eta administrazio-kudeaketa - ADGD0108
3. MAILAKO PROFESIONALTASUN ZIURTAGIRIA
GAITASUN OROKORRA:
Kontabilitatearen eta zergen kudeaketa administratiboa egitea, informazio-sistema eta dokumentazio-artxiboa eguneratuak mantentzea bermatuz, eta ikuskapen-plan orokorrean aurreikusitako prozeduren kudeaketa administratiboak egitea
LANBIDE ESPARRUA:
Kontabilitate-buruaren mende dagoen administrazio-saila, edozein enpresa-mota publiko edo pribatukoa. Kontabilitate- eta zerga-aholkularitzak. Ikuskaritza-elkarteak edo banako ikuskariak
EZAUGARRI OROKORRAK:
- Iraupena: 550 ordu
- Hasiera data: 2017/11/13
- Amaiera data: 2018/05/25
- Zein egunetan: Al-As-Az-Og-Ot
- Ordutegia: 13:30 – 18:30
- Gehienezko ikasle kopurua: 17
Oharra: ikastaroa erdaraz garatuko da
Ibilgailuen pintura - TMVL0509
2. MAILAKO PROFESIONALTASUN ZIURTAGIRIA
GAITASUN OROKORRA:
Ibilgailuen gainazal metalikoak eta sintetikoak babestea, prestatzea eta pintatzea, kasu bakoitzean egokiak diren teknikak eta prozedurak aplikatuz, eskatutako kalitatea bermatuz eta segurtasun-baldintzetan lan eginez
LANBIDE ESPARRUA:
Ibilgailuak fabrikatzen eta haien mantentze-lanak egiten dituzten enpresa handi, ertain eta txikien karrozeria-arloan egiten du lan
EZAUGARRI OROKORRAK:
- Iraupena: 460 ordu
- Hasiera data: 2017/11/06
- Amaiera data: 2018/05/25
- Zein egunetan: Al-As-Az-Og-Ot
- Ordutegia: 16:00 – 20:00
- Gehienezko ikasle kopurua: 15
Oharra: ikastaroa erdaraz garatuko da