Langabetuentzako ikastaroak
ACTIVIDAD DE GESTIÓN ADMINISTRATIVA (ADGD0308)
eta
GESTIÓN DE LA PRODUCCIÓN EN FABRICACIÓN MECÁNICA (FMEM0109)
ACTIVIDADES DE GESTIÓN ADMINISTRATIVA (ADGD0108)
IKASTAROAREN HELBURUA:
Produktu eta zerbitzuen salerosketaren, diruzaintzaren eta langileen administrazio-kudeaketako eragiketak egitea, bai eta aurrez definitutako kontabilitate-erregistroak sartzea ere, aldez aurretik beharrezko informazioa eta dokumentazioa lortu eta prozesatu eta artxibatu ondoren, euskarri konbentzional edo informatiko egokien bidez, zehaztutako jarraibideei jarraiki, segurtasun-baldintzetan, indarreko araudia betez eta erakundeak definitutako kalitate-irizpideak betez.
DAGOZKION LANBIDE ETA LANPOSTUAK:
Profesional horrek edozein enpresatako (publikoa zein pribatua) administrazio, giza baliabide, kontabilitate edo finantza arloan egiten du lan, eta goragoko arduradun batek eskatuta egiten ditu eginkizunak. Arduradun hori, haren garapen-mailaren arabera, pertsona bakarra izan daiteke, edo sail bakoitzeko arduraduna (komertziala, diruzaintza, kontabilitatea, giza baliabideak edo horiek eskuordetzen dituzten pertsonak). Lan-aholkularitzetan, gestorietan eta/edo aholkularitza edo zerbitzu-enpresetan ere jardun ahal izango du, bai eta finantza eta aseguru-sektoreko erakundeetan ere.
LEKUA, FINANTZIAZIOA ETA EGUTEGIA:
- Ikastaroa emango den lekua: Goierri Eskola.
- Hasierako data: 2020-ko ABENDUA
- Iraupena: 800 ordu.
- Ordutegia: Astelehenetik Ostiralera 08:00 – 14:00
GESTIÓN DE LA PRODUCCIÓN EN FABRICACIÓN MECÁNICA (FMEM0109)
IKASTAROAREN HELBURUA:
Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzea eta kontrolatzea, ekoizpen helburuekin eta fabrikazio aginduekin bat datorrela ziurtatzeko, fabrikatu beharreko loteak eta produkzioaren hasiera zehaztuta, fabrikazio-lerroetan eta postuetan lehengaien eta produktu erdilanduen hornidura bermatuta, eta ezarritako kalitate, segurtasun eta ingurumen-babeseko irizpideak beteta.
DAGOZKION LANBIDE ETA LANPOSTUAK:
Profesional horrek fabrikazio mekanikoko produkzioaren programatzaile gisa eta fabrikazio mekanikoko hornikuntzako teknikari gisa jardun dezake.
LEKUA, FINANTZIAZIOA ETA EGUTEGIA:
- Ikastaroa emango den lekua: Goierri Eskola.
- Hasierako data: 2020-ko ABENDUA
- Iraupena: 310 ordu.
- Ordutegia: Astelehenetik Ostiralera 14:00 – 19:00
Informazio eta Izen-ematea:
INFORMAZIO GEHIAGO IZATEKO ETA IZEN-EMATEA:
Goierri Eskola Tel: 943 880 062
Amaia Ajuria: aajuria@goierrieskola.eus