Langabetuentzako ikastaroa: MAKINERIA ETA EKIPO INDUSTRIALAK

IKASTAROAREN HELBURUAK:

Makineria, tresneria industriala eta ekoizpen-lerro automatizatuen lantokiko instalazioa kontrolatzea gauzatze-proiektu bat abiapuntu hartuz, eta martxan jartzea; zerbitzuan dagoen bitartean egin beharreko mantentze-lanak planifikatzea, kudeatzea edo egitea, instalazioak hobetzeko edo aldatzeko proiektu txikiak garatuz, betiere ezarritako arauak betez eta aurreikusitako kalitate-maila lortuz, eta instalazioaren segurtasun integrala eta laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentzioa bermatuz

DAGOZKION LANBIDE ETA LANPOSTUAK:

  • Makineria eta tresneria industrialeko instalazioen mantentze-lanen prozesuen plangintza eta prozesuetako langilea
  • Makineria eta tresneria industrialeko instalazioen muntatzailea
  • Makineria eta tresneria industrialeko instalazioen mantentze-lanetako langilea

LANBIDE ESPARRUA:

Makineria, tresneria industrial eta ekoizpen-lerro automatizatuen instalazioan diharduten enpresetan —ekoizpen enpresetako dagokien departamentuetan egiten du lan. Prestakuntza hau bi eremuotan sartzen da: lantokiko instalazio eta muntaketan, eta instalazio industrialen mantentze-lanen definizio, plangintza eta konponketan

NORI ZUZENDUA:

Beasain eta Ordizian erroldatutako langabetuentzat. Batxilergoa edo baliokidea den titulazioa, edo 3. mailako ziurtagiri profesionala egiteko titulazioa.

LEKUA, FINANTZIAZIOA ETA EGUTEGIA:

  • Ikastaroa emango den lekua: Goierri Eskola
  • Ikastaroaren finantzatzaileak: Beasaingo Udala eta Ordiziako Udala
  • Hasierako data: 2018/11/05
  • Amaiera data (formazioa): 2019/05/29
  • Praktikak enpresan: 8-9 aste (2019/06/03tik aurrera)
  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera 13:35 – 18:25

SARBIDE IRIZPIDEAK ETA BALDINTZAK:

Sarrera baldintzak betetzen dituzten pertsonen artean hautapen prozesu bat burutuko da. Hurrengoak lehenetsiko dira:

  • Familia hauetako goi-mailako lanbide heziketa titulua edo ikasketa teknikoak izatea:
    • Fabrikazio mekanikoa
    • Elektrizitate-elektronika
    • Instalatze eta mantentze lanak
  • Ingeniaritza ikasketak
  • Industria sektorean 12 hilabeteko lan eskarmentua

INFORMAZIO GEHIAGO IZATEKO ETA IZEN-EMATEA:

Goierri Eskola Tel: 943 880 062

Galdetu hurrengo pertsonengatik:

  • Amaia Ajuria: aajuria@goierrieskola.eus

IKASTAROA HURRENGO ERAKUNDEEK FINATZIATUA:

Automatizazioa

IKASTAROAREN PROGRAMAZIOA:

PROFESIONALTASUN ZIURTAGIRIA – 3. maila – Makineria, tresneria industriala eta produkzio-lerro automatizatuak mantentzeko eta muntaketa ikuskatzeko lanak planifikatzea, kudeatzea eta egitea IMAQ0208

630 ordu

  1. Makineria, tresneria industrial eta ekoizpenlerro automatizatuen instalazioen muntaketa planifikatzea eta ikuskatzea (130 ordu)
  2. Makineria eta tresneria industrialeko instalazioen mantentze-lanak antolatzea (80 ordu)
  3. Makineria, tresneria industrial eta ekoizpenlerro automatizatuen mantentze-lanak ikuskatzea eta egitea (140 ordu)
  4. Makineria, tresneria industriala eta ekoizpenlerro automatizatuak martxan jartzea (140+70 ordu)
  5. Kontrol operazionala (70 ordu)

Lan-praktikak enpresan: 300 ordu

Autoamatizazioa_2
Mekatronika
cursos de lanbide gratuitos ofrecidos por goierri eskola

©2024 GOIERRI ESKOLA. 

Contacto

Lehenbailehen erantzuten saiatuko gara - Procuraremos responder lo antes posible

Sending

Log in with your credentials

Forgot your details?