Langabetuentzako ikastaroa: GALDARAGINTZA ETA METAL-EGITUREN DISEINUA
3. Mailako Profesionaltasun Ziurtagiria
GAITASUN OROKORRA:
Galdaragintzako eta egitura metalikoko produktuen dokumentu teknikoak diseinatzea eta prestatzea, oinarrizko ingeniaritzako aurreproiektuetatik eta jarraibideetatik abiatuz, eskatutako araudia betez, kalitatearen, segurtasunaren eta ingurumenarekiko errespetuaren irizpideak kontuan izanda.
DAGOZKION LANBIDE ETA LANPOSTUAK:
- Galdaren eta egitura metalikoen delineatzaile proiektugilea
- Galderen eta egitura metalikoen CADeko teknikaria
- Galderen eta egitura metalikoen diseinatzaile teknikoa
- Delineatzaile proiektugilea
- Diseinatzaile tekniko industrialak
- Galdaragintzako teknikaria
LANBIDE ESPARRUA:
Profesional honek galdaragintzako eta egitura metalikoetako proiektuen garapen teknikoari aplikatutako diseinu industrialaren arlo espezifikoan egiten du lan. Modu autonomoan lan egiten du enpresa txikietan eta proiektu arruntetan; enpresa ertain edo handietan, goragoko mailakoen mende dago, eta aurreproiektuetatik eta espezifikazio teknikoetatik abiatuta egiten du lan.
NORI ZUZENDUA:
Batxilergoa edo baliokidea den titulazioa, edo 3. mailako ziurtagiri profesionala egiteko titulazioa duen langabetuentzat.
LEKUA, FINANTZIAZIOA ETA EGUTEGIA:
- Ikastaroa emango den lekua: Goierri Eskola.
- Ikastaroaren finantzatzailea: Lanbide
- Iraupena: formazioa (620 ordu) + Praktikak (200 ordu arte)
- Hasierako data: 2019/12/09 (13:30tan Aurkezpena)
- Amaiera data (formazioa): 2020/06/10
- Praktikak enpresan: 6-7 aste (2020/06/15etik aurrera)
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera 13:30 – 19:30
Oharra: ikastaroa erdaraz garatuko da
SARBIDE IRIZPIDEAK ETA BALDINTZAK:
Sarrera baldintzak betetzen dituzten pertsonen artean hautapen prozesu bat burutuko da. Hurrengoak lehenetsiko dira:
- Familia hauetako goi-mailako lanbide heziketa titulua edo ikasketa teknikoak izatea:
- Fabrikazio mekanikoa
- Elektrizitate-elektronika
- Instalatze eta mantentze lanak
- Ingeniaritza ikasketak
- Industria sektorean 12 hilabeteko lan eskarmentua
INFORMAZIO GEHIAGO IZATEKO ETA IZEN-EMATEA:
Goierri Eskola Tel: 943 880 062
Galdetu hurrengo pertsonengatik:
- Amaia Ajuria: aajuria@goierrieskola.eus
- Nerea de la Cruz: ndelacruz@goierrieskola.eus
IKASTAROAREN PROGRAMAZIOA:
PROFESIONALTASUN ZIURTAGIRIA – 3. maila
Galdaren eta egitura metalikoen diseinua FMEC0208
620 ordu
- MF1145_3: Galdaragintzako produktuen diseinua (140 ordu)
- MF1146_3: Egitura metalikoko produktuen diseinua (140 ordu)
- MF1147_3: Galdaragintzako eta eraikuntza metalikoetako kalkuluak (170 ordu)
- MF1148_3: Eraikuntza metalikoko produktuetarako dokumentu teknikoak (170 ordu)
Lan-praktikak enpresan: 200 ordu arte