Aste honetan, Goierri Eskolako praktika arduradunak, Juan Urteagak, 2014-2015 ikasturteko enpresa praktikei buruzko datuak aurkeztu ditu. Zenbakiak harrigarriak dira. Jende asko ez da konturatzen zer nolako lana den gure ikaslegoaren praktiketako eskariari erantzun bat ematea, elkarrizketa eta kudeaketa lan handia baita. Prozesu guzti hau bideratzen da:
-Enpresa arduradunekin: Giza baliabideetakoekin, gerenteekin, produkziokoekin…
-Ikasleekin
-Enpresako tutoreekin
-Goierri Eskolako tutoreekin
Joko sinple batera gonbidatzen zaitugu: eskuinean dauden galderak irakurri ondoren erantzuna pentsa ezazu botoia sakatu aurretik. Bazenekien kopuru hauek mugitzen ditugunik?
Hauxe da Goierri Eskolak kudeatutako praktika kopurua. Nola banatzen dira?
- Oinarrizko Lanbide Heziketa: 35
- Erdi Mailako Heziketa Zikloak: 30
- Goi Mailako Heziketa Zikloak: 135
- Langabetuei bideraturiko ikasketak: 67
- “Txilerako teknikariak” programa: 21
- Ingeniaritza: 55
2014-2015 ikasturtean gure ikasleak praktikak egin dituzten enpresa kopurua da.
HEZIBI izenez ezagutzen da Eusko Jaurlaritzak Txandakako Lanbide Hezkietarako Programa Duala. Hau hirugarren urtea da eta zenbakiak urtez urte handitzen joan dira: lau ikaslerekin hasi ginen, bigarren urtean sei izan ziren eta hamaikara iritsi gara aurtengoan. Aurreikuspenaren arabera, etorkizun hurbilean geroz eta enpresa gehiagok ezagutu eta parte hartuko dute programa honetan, ondengo arrazoiak tarteko:
- Euren beharretara eta kulturara azkarrago egokituko diren ikasleak dipuzte.
- Enpresara talentua erakarri eta fidelizatzeko erraminta bat da.
- Belaunaldien ordezkatzea errazten du.
Halaber, aurreikusteko modukoa da gero eta gure ikasle gehiagok hautatuko dutela formakuntza hau zeren:
- Produkzio ingurune erreal batean prestatzeko aukera ematen diete, gutxienez urtebetez.
- Duten jarduera ekonomikoagatik, ordain bat jasotzen dute (kontratua edo beka).
- Enplegu aukerak hobetzen dira.
- Lan ibilbidea Gizarte Segurantzara kotizatzen hasteko aukera ematen du.
Ikaslan Fundazioa Goierri Eskolako erdi eta goi mailako zikloetako ikasleak borondatezko praktika gehigarriak egin eta lan mundura egoitzen laguntzen dieten formakuntza zentroa da. Oso paper garrantzitsua betetzen du lan mundura egiten den jauzian. Bere lana da ikasleei formakuntza egokia eskaintzea trantsizio hori ahalik eta errazena izan Darin. Ikaslanen helburua da ikaslea lanposturako prestatzea, eskolaren eta lan munduaren arteko ezberdintasunak arinduz. Hau Eusko Jaurlaritzak sustaturiko formakuntza dualari Goierri Eskolak gehitzen dion ekarpena da.
Ikasturte honetan, horrela eman da banaketa:
Durante este curso, la distribución ha sido la siguiente:
- Oinarrizko Lanbide Heziketa: 8.
- Erdi Mailako Heziketa Zikloa: 25.
- Goi Mailako Heziketa Zikloa: 113.
- Langabetuak: 9.
- Ingeniarita: 4.
Bai!
Aurten bederatzi ikaslek burutu dituzte praktikak atzerrian: Irlandan, Suedian, Polonian edota Holandan.
Nazioartekotzea gure apustuetako bat da eta urtero ahalegintzen gara atzerriko praktikak sustatzen.