Egin Cambridge English First (FCE) azterketa Goierri Eskolan
GOIERRI ESKOLAK lankidetza hitzarmen bat sinatu zuen ELDUAIEN HIZKUNTZA ESKOLArekin, CAMBRIDGE ENGLISH LANGUAGE ASSESMENT ES098 Zentro Aztertzaile dena. Hitzarmen horren ondorioz, 2016 urtetik aurrera, Goierri Eskolako egoitzan FCE-FIRST eta CAE-ADVANCED azterketak egiteko aukera eskeintzen da.
Elduaien Hizkuntza Eskolak 13 zentro ditu Gipuzkoan zehar eta 45 urtetik gorako esperientzia Cambridge English azterketen inguruko irakaskuntzan.
Hemendik aurrera, Goierri Eskolan urtero B2 eta C1 mailako azterketak burutu ahal izango dira. Hitzarmen honekin, Goierri Eskola hizkuntzaren bikaintasunerantz egindako ahaleginetan beste pausu garrantzitsu bat eman du munduan zehar Cambridge Unibertsitateko sail honekin lotura duten 13.500 erakundeei gehituz.
Izen-ematea: Apirilak 8tik Maiatzak 20ra



