Mantentze-lan elektromekanikoetako teknikaria (LOE)

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu (3  ikasturte)

Sartzeko baldintzak:

Honako baldintza hauetakoren bat betetzen duzunean, sar zaitezke erdi-mailako ziklo batera:

Zuzeneko sarbidea:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo ikasketa-maila handiagoko titulua edukitzea.
• Teknikari edo teknikari laguntzaile titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztunaren (BBB) bigarren kurtsoa gainditu izana.

Proba bidezko sarbidea (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)
• Erdi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba gainditu izana (proba egiten den urtean hamazazpi urte, gutxienez, beteta eduki beharko da).

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

• Instalazioak muntatzearekin eta mantentzearekin lotzen diren eragiketak egitea.
• Instalazioak muntatzeko edo mantentzeko beharrezko baliabideak eta bitartekoak biltzea.
• Instalazioetan dokumentazio teknikoaren araberako aldaketak proposatzea, muntaiaren bideragarritasuna ziurtatzeko; eskumen-arazoak ebatzita eta bestelako gorabeheren berri emanda.
• Instalazio elektromekanikoekin lotzen diren sistema mekanikoak, hidraulikoak, pneumatikoak eta gainerako elementu osagarriak muntatzea.
• Instalazio elektromekanikoekin lotzen diren sistema elektrikoak eta erregulazio eta kontrolekoak kalitate- eta segurtasun-baldintzetan muntatzea.
• Instalazio elektromekanikoak mantentzeko eta muntatzeko osagai mekanikoak fabrikatzea eta/edo lotzea.
• Instalazioen probak eta egiaztapenak egitea, bai funtzionalak, bai arauzkoak; haien funtzionamendua egiaztatu eta doitzeko.
• Instalazioen tresneriaren eta elementuen disfuntzioak diagnostikatzea, beharrezko bitartekoak eskatutako segurtasunaz erabilita eta ezarritako prozedurak aplikatuta.
• Instalazioetan tresneria eta elementuak konpontzea, mantentzea eta ordeztea, funtzionamendu-baldintzak ziurtatzeko eta berrezartzeko.
• Instalazioa abian jartzea, makinen, automatismoen eta segurtasun-gailuen funtzionamendu-probak eginda, hura muntatu eta mantendu ondoren.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Produkzio-lerro automatizatuen instalatzaile elektriko/elektronikoa.
• Produkzio-lerro automatizatuen mantentzaile elektriko/elektronikoa.
• Mantentze-lanetako mekanikaria.
• Industria-muntatzailea.
• Linea automatizatuetako mantentzailea.
• Tresneria-ondasunetako muntatzailea.
• Tresneria elektrikoetako muntatzailea.
• Tresneria elektronikoetako muntatzailea.
• Automatismo pneumatikoen eta hidraulikoen muntatzailea.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Goi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba egiteko prestaketarekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional honek makineria, industria-tresneria eta linea automatizatuak muntatzera eta mantentzera zuzentzen diren enpresetan, batez ere pribatuetan, egiten du lan, beren kontura edo besteren kontura.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak*:
• Fabrikazio-teknikak. (231 o.)
• Lotura- eta muntaia-teknikak. (105 o.)
• Elektrizitatea eta automatismo elektrikoak. (264 o.)
• Automatismo pneumatikoak eta hidraulikoak. (231 o.)
• Muntaia- eta mantentze-lan mekanikoak. (189 o.)
• Muntaia- eta mantentze-lan elektriko/elektronikoak. (231 o.)
• Linea automatizatuen muntaia- eta mantentze-lanak. (168 o.)
• Ingeles teknikoa. (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.).

*2015-2016 ikasturtean zehar letra lodiz dauden moduluak garatuko dira hurrengo ezaugarriekin:

  • Ordutegia: 18:00 – 21:00, astelehenetik ostiralera
  • Hasiera data: 2015/10/13
  • Amaiera data: 2016/06/30

Oharra: ikasgaiak erdaraz garatuko dira

Izen-ematea burutzeko (irailak 24ra arte) edo informazio gehiago lortzeko:

  • Telf.: 943 880 062
  • Goierri Eskolako idazkaritza akademikoan (4. eraikina)

©2024 GOIERRI ESKOLA. 

Contacto

Lehenbailehen erantzuten saiatuko gara - Procuraremos responder lo antes posible

Sending

Log in with your credentials

Forgot your details?