Sekulako plaza izan dute gaur bertsotarako Maialen Lujanbiok eta Amets Arzallusek. Goierri eskolako areto nagusia leporaino bete da bikotea eszenatokira igo denerako. Baina ez dute asti handirik izan atsedenerako. Lehengo ikasleen galdera sortari erantzun behar izan diete. Jator eta mihian trakestasunik gabe aritu dira.
Lehenengo galderari erantzunez, “hitzaren, herriaren eta hizkuntzaren kontzientzia hartzearekin bat etorritako kezka haiek arte”, bertsolaritza “jolas bezala bai, baina lilura gabe” ikusten zuela aipatu du Arzallusek. Maialenek ere etxean txikitan ez zuela bertsolaritzaren aldeko aparteko girorik eta bidea eginez iritsi dela hona aipatu du. Ildo horretan, azken 25 urte hauetan bertsolaritza izugarri aldatu dela gaineratu du. “Gure gelakideek ez zuten oso ondo ulertzen gu bertso eskolara joatea, barre txikiarekin begiratzen ziguten, xelebreak ginen. Eta handik 25 urtera, izarrak. Bertsolaritzaren erreferentzialtasuna asko aldatu da”.
Hainbat gai jorratu dituzte denbora gutxian hitz, doinu eta errima aproposenak erabiliz. Banakako saioan, esaterako, dotore kantatu die Amets Arzallusek publikoan zeuden Maizpide euskaltegiko ikasleei animoak emanez euren saiakeran: “egun batean ahalegin horrek emango dizu ordaina”, “gutxien uste duzun goizean hasiko zara bertsotan” edota “euskaldun berriena da euskararik politena”.
Maialen Lujanbiori, berriz, banakakoan Lazkao Txiki hil zela 21 urte direla gogorarazi die gai jartzen aritu diren ikasleek. “Arantza bat Joxemielekin sekula ez kantatua”, “oroitzen dugu eta nolabait oraindik gugan bizi da” edo “ea gu ere irteten garen behin marrazki bizidunetan” kantatuz amaitu ditu bertsoak Lujanbiok.
Txantxari ere ez diote muzinik egin. Besteak beste, Goierri Eskolako irakasle eta Bertsozale elkarteko lehendakaria den Iñaki Murua izan dute ahotan. Barreak eta txaloak etengabe.
Hori bai, bertsoa arrakastatsua izateko formula zein den galdetu dienean, ez dagoela erantzun du Lujanbiok. “Bertsoak badu hezurdura bat, metrika bat eta teorizatu den teknika. Besteak beste, Xabier Amurizak plazaratu zuena” baina bertsoak “toki eta momentu jakin bati erantzuten dio, istant zehatz horri, testuinguru bat sortzen du eta hori da teorizatu ezin dena”.
Gaurkoan, behintzat, asmatu dute. “Besteak lanean jarri behar, zuek goiza jai hartzeko” kantatu die ikasleei baina aho-zapore onarekin bukatu dute denek.
Goierri eskolaren 50. urteurrena dela eta antolatu dute Goierri eskolako batxilergoko ikasleek bertso saioa. Bidelagun izan dituzte Maizpide euskaltegiko 40 bat ikasle ere.
Ekitaldian ateratako irudiak: