Lanpostu bat betetzeko beharrean bazaude, Goierri Eskolak jakinarazten dizu lagungarria izan daiteken programa bat martxan dagoela. Eusko Jaurlaritzak, berriro ere, langabezian dauden 30 urte baino gutxiago duten gazteentzat, Lehen aukera bekaren deialdia aurkeztu du. Laguntza 2.450 eurotako izango da. Hau lortzeko, enpresek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:
- Lantokiak EAEn egon behar du.
- Kontratua (praktiketan) 6 hilabetetik gorakoa eta azaroaren 21ean baino lehen hasi beharko du. Lanaldiaren %70 baino handiagoa behar du izan.
- Hileko soldata gordina 872 eta 1050 euro tartekoa izango da.
- Ez izatea %50 baino gehiagoko partaidea Administrazio Publikoan.
Eskatzen diren baldintza gehiago ikusi nahi badituzu jo ondorengo estekara.
Oharra: Diru-laguntzak eskatzeko epea urriaren 3an bukatuko da.
Informazio gehiagorako jarri harremanetan Juan Urteagarekin
jurteaga@goierrieskola.org
943 880 062