Goierri Eskolan, extended reality (XR) alorreko gaitasunak garatzeko gunea sortu dugu.

Goierri Eskolaren hezkuntza-proiektuan, pertsonen prestakuntza integrala bilatzen dugu, bai giza alderdian, bai alderdi teknikoan, eskualdeko garapen sozial eta kulturalean lagunduz eta, era berean, ingurumenarekiko errespetua eta segurtasuna sustatuz.

Zentzu honetan, zentroko proiektuaren oinarria, berrikuntza metodologikoa eta teknologikoan dago, eskualdeko prestakuntza teknikoaren erreferente gisa ahalbidetzen gaituena.

Erronketan oinarritutako irakaskuntza metodologia berria, 2013an eskualdeko enpresa eta eragileekin batera egindako azterketaren ondoren ezarri zen. Metodologia hau, zeharkako gaitasunak eskuratzera bideratuta dago (talde-lana, arazoak taldean konpontzea, komunikazioa…) eta aurrera pauso kualitatibo nabarmena izan da.

Bestalde, Berrikuntza Prozesuaren gidaritzapean, garatu beharreko funtsezko arlo teknologikoak definitu dira, inguruneko egungo eta etorkizuneko beharrei erantzungo diotenak.

Identifikatutako beharretako bat izan da extended reality XR gunea sortzea, KUTXA FUNDAZIOA-ren laguntzari esker posible izan dena.

Extended reality XR gaitasunen garapenarekin loturiko espazioak hiru behar desberdinei erantzuna ematea du helburu:

  • errealitate birtualeko teknologiei esker, ikaslea edozein leku eta egoeratara eramatea, kosturik gabe eta segurtasun-baldintza onenetan.
  • errealitate birtualaren inguruko formazio eskaintzarekin, formazioaren eskaintza zabaltzea.
  • Extended reality XR alorrean, zerbitzu teknologikoak eskaintzea, inguruko enpresa eta erakundeak, esparru berritzaile honetan, beraien lehendabiziko garapenak gauzatzeko ingurunea eskainiz, enpresa zein erakundeei XR proiektuak garatuz.

"Ikasleen %98-ko laneratze tasa lortzea da gure helburua"

Goierri Eskolaren helburu nagusia eskualdean kalitatezko laneratzeak lortzea da, XR teknologiak erabiliz, eskualdeko beharrei erantzuna emango duten profesionalak trebatuz. Halaber, Lanbide Heziketa ikasten duten ikasleen, %98-ko laneratzea lortu nahi da, ikasketak amaitu eta lehen urtean zehar.

KUTXA FUNDAZIORA aurkeztutako proiektu honek Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren bidez garatzen ari den proiektuaren osagarri da. Lanbide Heziketako Sailburuordetzak lagunduriko proiektuari esker, erabiltzaile aniztun eremu inmersiboa ezartzeko baliabideak lortu dira, 76.55 metro karratuko eremu batean, 253.825 euroko inbertsioa gauzatuz.

Esperientzia hauek zabaldu eta aktibitatea areagotzeko helburuarekin, aukera paregabea sortu da, KUTXA FUNDAZIOAREN laguntzaz eremu honen alboan, beste eremu berezi baten ezartzearekin, murgiltze eremuan gertatzen dena monitorizatzen eta XR edukien sorrera eta formazioa gauzatzen laguntzen duena. Bigarren gune honen aurrekontua 37.654 eurokoa izan da. Proiektuari bere osotasunean etekinik haundiena eskuratzeko, gune honen garapena ezinbestekoa eta honetara bideratu da KUTXA FUNDAZIOAREN laguntza.

logo de kutxa fundazioa fundación kutxa

 

©2024 GOIERRI ESKOLA. 

Contacto

Lehenbailehen erantzuten saiatuko gara - Procuraremos responder lo antes posible

Sending

Log in with your credentials

Forgot your details?