Goierri Eskolak eta Ikaslan Fundazioak ISO 45001 ziurtagiria lortu dute

Goierri Eskolak eta Ikaslan Fundazioak laneko segurtasunari eta osasunari buruzko ISO 45001 ziurtagiria lortu dute. Arauak bi erakundeetako langileak, ikasleak eta bisitariak babestea du helburu, laneko istripuetatik eta gaixotasunetatik.

ISO 45001 arauaren azken helburua langileei, ikasleei eta edozein pertsonari lantokian lan-giro segurua eskaintzen laguntzea da. Arau horri esker, lesioak, gaixotasunak eta, muturreko kasuetan, heriotzak eragin ditzaketen faktoreak kontrola daitezke. Gainera, arauak langileen ongizate fisiko eta mentalerako kaltegarria den edo arriskutsua den edozein faktore arintzen laguntzen du.

Goierri Eskolak eta Ikaslan Fundazioak eskuratu berri duten ziurtagiria aurrez zituzten beste bi ziurtagiriei gehitzen zaie orain: Zerbitzuen kalitate gorena bermatzera bideratutako ISO 9001 ziurtagiria eta ingurumen arriskuak murriztera bideratutako ISO 14001 ziurtagiria.

Segurtasuna eta osasuna zaintzea

Bai Goierri Eskolan bai Ikaslan Fundazioan, funtsezkoa da gurera egunero etortzen diren ikasleen eta langileen zein Ikaslan Fundazioko langileen segurtasuna eta osasuna zaintzea.

Goierri Eskolan, Oinarrizko Lanbide Heziketako, erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloetako ikasleek egunero erabiltzen dituzten instalazioak eta tailerrak ditugu, eskola teorikoak eta proiektu praktikoak uztartzen dituztenak. Horregatik, Goierri Eskolarentzat ezinbestekoa da lanean jarraitzea zerbitzurik onenak eskaintzen jarraitzeko, betiere segurtasunaren eta osasunaren premisatik abiatuta.

Bestalde, Goierri Eskolako ikasleek eskolan jasotako ikasgaiak formakuntza praktikoarekin uztartzen dituzte Ikaslan Fundazioan, Europako lurralde aurreratuenen pareko formakuntza duala jasoz. Horregatik, ezinbestekoa da Ikaslan Fundazioko lan talde osoari ere lanerako gune seguru bat eskaintzea, non langileek ISO 45001 arauan ezarritako segurtasun-irizpideen arabera lan egin ahal izango duten.

Zerbitzurik onenak eskaintzea

Goierri Eskolaren eta Ikaslan Fundazioaren helburu nagusietako bat da ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzea gure zentroetan etorkizun bat lantzen ikasi nahi duten ikasleei eta langileei.
Horregatik, bai Goierri Eskolan bai Ikaslan Fundazioan lanean jarraituko dugu kalitatezko zerbitzu seguru bat eskaintzeko, egungo emaitzak hobetuz eta ISO 45001 bezalako ziurtagiriak urtez urte berrituz.

Responsables de seguridad y medioambiente de Ikaslan Fundazioa y Goierri Eskola con el certificado ISO 45001
responsables de Goierri eskola e Ikaslan fundazioa con la certificación ISO 45001
Trabajadores de Ikaslan Fundazioa y responsables de Goierri Eskola con la certificación ISO 45001

 

©2024 GOIERRI ESKOLA. 

Contacto

Lehenbailehen erantzuten saiatuko gara - Procuraremos responder lo antes posible

Sending

Log in with your credentials

Forgot your details?