SOLDADURA SIMULATZAILEAK

Errealitate areagotua soldadura prozesuetan txertatzen

equipo de simulación de soldadura adquirido por Goierri Eskola

Errealitate areagotuaren eta simulazioaren prozesuak aisialdiaren eta denbora librearen esparruan ez ezik, hezkuntzaren eremuan ere geratzeko iritsi dira.

Aurtengo ikasturtean, Goierri Eskola-n errealitate areagotuaren erabilera ezarri da soldadura-prozesuan.

Goierri Eskolak “Berrikuntza teknologiko eta metodologikoa errealitate areagotuan oinarritutako soldadura-prozesuen prestakuntza” proiektuan parte hartu du, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak eta Europako Gizarte Funtsak batera finantzatuta.

Proiektu horretan, Goierri Eskolaz gain, Estatuko beste hiru zentrok hartu dute parte: Zaragozako Miralbueno BHI, Logroñoko Cosme García BHI eta Tarragonako Institut Pere Martell, Augmented Training Services SL enpresarekin lankidetzan.

Proiektuaren helburu nagusia errealitate areagotuko sistemak, irakaskuntza-metodologia aktiboen zati gisa, lanbide-heziketako soldadura-zikloen barruan integratzea eta inplementatzea izan da.

Errealitate areagotua teknologia-multzo bat da, erabiltzaile batek bere ingurunea gailu teknologiko baten bidez ikusteko aukera ematen duena, gailu horrek gehitzen duen informazio grafikoarekin. Gailu horrek, lehendik dagoen informazio fisikoari buruzko informazio birtuala gehitzen du. Hau da, zati birtual bat erreal gisa erakutsi nahi du. Elementu fisiko ukigarriak elementu birtualekin konbinatzen dira.

Helburu horiek lortzeko, eta Seabery enpresarekin egindako lankidetzari esker, soldadura simulatzeko ekipoak erosi dira, baita horien erabilerari buruzko prestakuntza ere.

Planteatutako beste helburu bat, parte hartzen duten ikastetxeen artean ezagutzak eta esperientziak trukatzea izan da, bai elkarlaneko ikaskuntza-prozesuetan (proiektuen eta erronken bidez), bai teknologia berriak haietan integratzean (4.0 industria).

Covid dela eta bizi izan de egoerak baldintzatuta, ikastetxeen artean programatutako bisitak egitea eragotzi da. Bisita horien helburua ikastetxeetako irakasleen arteko iterakzioa zen, ezagutza eta esperientzia berritzaileen transferitzea ahalbidetzeko.

Hala ere, lankidetza-proiektu horren ondorioz, urrats garrantzitsuak eman dira 4.0 teknologia soldaduraren eremuan integratzeko, eta horrek onurak dakarzkie lanbide-heziketako ikasle eta irakasleei, eta bat egiten du sektore horretan industriak gero eta eskari handiagoa izatearekin.

imagen del ministerio de educación y formación profesional y el fondo social europeo
imagen de Seabery y Augmented Training
logotipos de los institutios Pere Martell y Cosme Garcia

 

©2024 GOIERRI ESKOLA. 

Contacto

Lehenbailehen erantzuten saiatuko gara - Procuraremos responder lo antes posible

Sending

Log in with your credentials

Forgot your details?