VR-TRAIN: Errealitate areagotuaren bidezko formakuntza

VT-TRAIN proiektuaren helburua:

Goierri Eskola, Nazaret Fundazioa-rekin lankidetzan, Errealitate Birtualean (VR) oinarritutako proiektu berritzaile bat garatzen ari da lanbide heziketarako. Proiektu honen helburu nagusia da Euskal Herriko LH zentroei aukera ematea teknologia aurreratuaren bidez, formakuntza esperientzia murgiltzaile eta dinamikoetara sartzeko plataforma bat sortzea.

Proiektuak, errealitate birtualeko kalitate handiko prestakuntza-edukiak garatzea du helburu, 360° bideoen, erabilera-eskuliburuen eta esperientzien personalizazioa errazteko tresnen bidez. Esperientzia horiek barne hartuko dituzte industria-prozesuetarako, administraziorako eta gizarte-osasun arretako prozesuetarako simulazioak, ikasle zein enpresak izango direlarik horien onuradun.

Parte-hartzaile eta laguntzaileak:

Proiektua Nazaret Fundazioaren lankidetzari eta IKASLAN Fundazioaren laguntzari esker gauzatzen da. Gainera, GAIA klusterrak, punta-puntako aholkularitza teknologikoa eskaintzen digu parte-hartzaileei.

Eragina eta Eskalagarritasuna:

Proiektu honek aurrerapauso esanguratsua dakar hezkuntzan eta lanbide heziketan, Lanbide Heziketako zentroei aukera emanez teknologia disruptiboak beren hezkuntza-eskaintzan integratzeko. Eskalagarritasunari esker, sortutako edukiak gero eta erabiltzaile gehiagok erabili ahal izango dituzte, bai hezkuntza-eremuan bai korporatiboan.

Informazio gehiago lortzeko, bisitatu erakunde kolaboratzaileen webguneak edo jarri zuzenean harremanetan Goierri Eskolarekin. Antzeko proiektuen informazioa eskuratu ahal duzu honako esteka honetan: proiektuak

alumnos de formación profesional con realidad virtual en Goierri Eskola
tknika, centro de innovación aplicada de la formación profesional en euskadi
Formación profesional euskadi lanbide heziketa
eusko jaurlatitza hezkuntza saila

©2025 GOIERRI ESKOLA. 

Contacto

Lehenbailehen erantzuten saiatuko gara - Procuraremos responder lo antes posible

Sending

Log in with your credentials

Forgot your details?