AMFOR Proiektuaren: Galdaketa-ereduetarako Fabrikazio Gehigarria
AMFOR proiekturaren aurkezpen ekitaldia Tknika-n.
Goierri Eskolak, AMFOR proiektuaren aurkezpena burutu berri du Tknikan, ekainaren 26ean. Goierri Eskolako irakaslea den Mikel Arizkorretak, proiektuaren nondik norakoak azaldu zituen.
AMFOR proiektua, IMH-rekin batera garatu den proiektua da, Goierri Eskola-ren gidaritzapean. Galdaketa-ereduetarako Fabrikazio Gehigarriaren inguruko lanketa bat izan delarik.
AMFOR: Galdaketa-ereduetarako fabrikazio gehigarria
Proiektuaren helburua argizari galdua eta eredu galdua (Lost Foam) galdatzeko prozesuetarako ereduen fabrikazioa aztertzea izan da, 3D SLA inprimatzeko teknologia eta berriki sartutako “Castables” material berritzaileak erabiliz.
Ereduen diseinua eta optimizazioa garatu dira, ereduen eta galdaketaren kalitatea bermatzeko probak eta ebaluazioak eginez.
Proiektuak, 3D inprimaketako teknologiak galdaketa-modeloak fabrikatzeko dituen abantailak erakutsi nahi ditu (argizari galdua/”Lost Foam” eredu galdua), metodo tradizionalekin alderatuta.
Teknologiaren adibide eta azalpen bideoa:
Teknologia hau erabiliz fabrikaturiko pieza baten adibide eta azalpen gehiago ikus daitezke ondorengo bideoan.