FliCreate Project taldeko ordezkariak Goierri Eskolan

FliCreate Project taldean Europako bost herrialdek hartzen dute parte.

Fli Create Project taldeko ordezkariak Goierri Eskolan eta Ikaslan Fundazioa izan dira bisitan. Bi gunetan egiten den lana ezagutu ahal izan dute, bi gunetako instalakuntzak bisitatuz.

Fli Create Project Europa mailako hezkuntza proiektu bat da, irakaskuntza metodologia berriak aztertzen eta garatzen dituena. Bertako kide da Goierri Eskola, Europa mailako beste bost zentrorekin batera. Nazioarteko proiektuetan aritzen diren zentroak dira guztiak, eta irakaskuntza eta hezkuntza pedagogien inguruan egiten duten lanketara bakoitzak bere ezagutzak eramaten ditu, horiek aztertu eta hezkuntzak dituen erronkei erantzuteko.

Goierrira egindako bisitan, Goierri Eskolako hezkuntza metodologia ezagutu ahal izan dute gainerako erakundeetako ordezkariek. Ikaslan Fundazioan, berriz, hezkuntza dualaren ezaugarriak praktikan ikusteko aukera izan dute.

Bisitan izan diren Fli Create Project taldeko kideek balorazio oso positiboa egin dute, Goierri Eskola eta Ikaslan Fundazioa binomioak ikasleen eskura jartzen duen eskaintza osatuagatik.

 

©2024 GOIERRI ESKOLA. 

Contacto

Lehenbailehen erantzuten saiatuko gara - Procuraremos responder lo antes posible

Sending

Log in with your credentials

Forgot your details?