Digital Welding Education in Europe proiektuko ordezkariak Goierrin izan dira
Goierri Eskola eta Ikaslan Fundazioa bisitatu dute.
Digital Welding Education in Europe proiektuko ordezkariak Goierri Eskolan eta Ikaslan Fundazioan izan dira bisitan. Euskal Herriko hezkuntza sistema ezagutzeko egiten ari diren egonaldiaren barruan izan dira eskolan eta Ikaslaneko lantegian, dagoeneko aurrez martxan zegoen proiektuaren lanketari jarraipena emateko.
Zehazki, simulatzaileen funtzionamendua gertutik ezagutzera etorri dira, simulatzaile horiek hezkuntza sisteman duten integrazioa bertatik bertara ikusteko.
Digital Welding Education in Europe DESA 4.0 proiektuaren partaide dira Goierri Eskola eta Ikaslan Fundazioa, beste sei erakunderekin batera: Alemaniako BBS II in Leer, BBS für Metalltechnik Bremen eta Studienseminar Braunschweig eskolak, Finlandiako Saimaan ammattiopisto Sampo, Norvegiako Buskerud Videregaende Skole, Greziako Ersatikiato Athen eta Austriako PTS Tamsweg eskola.
Oraingo honetan Alemaniako zein Finlandiako ordezkariak izan dira Goierri Eskola eta Ikaslan Fundazioa bisitatzen.