END-tako CERTIAEND zertifikazio azterketak GOIERRI ESKOLAn

CERTIAEND-ko END Zertifikazio/Berzertifikazio azterketak

Egun hauetan, GOIERRI ESKOLAn Entseigu Ez Suntsikorretako CERTIAEND zertifikazio azterketak burutzen ari dira.

Goierri Eskola, CERTIAEND zertifikazio erakundearen formakuntza zentrua bezela izendatuta dago. Kolaborazio horren ondorioz, badira zenbait urte Goierri Eskolan zertifikazio/berzertifikazio azterketak burutzen direla.

Azken egun hauetan, eta datorren astean zehar, 80 pertsona inguruk izango dute Entseigu Ez Suntsikorretan zertifikatzeko aukera gure instalakuntzetan.

Goierri Eskolan, CERTIAEND-ek antolatutako ohizko konbokatoriak ospatzen dira, bere web gunean ikus daitezkeenak. Era berean, Goierri Eskolak eskatuta, ez-ohizko konbokatoriak ere antolatu ohi dira,  Goierri Eskolak antolatzen dituen formakuntza ikastaro espezifikoen ondorioz, bertako partaideek horrela eskatzen bait digute.

2021. urtean zehar, bi ohizko konbokatoria antolatuko dira; bata Ekainean eta bestea Abenduan. Bestalde, lehen ez-ohizko konbokatoria bat 2021-ko Otsailaren hasieran burutuko da.

Zertifikazio/berzertifikazioan interesa duenak, konbokatoria horien datak Asociación Española de Ensayos No Destructivos (AEND) -ren web gunean ikus ditzake, edo Goierri Eskolarekin harremanetan jarri, edozein zalantza argituko dizuegularik.

imagen corporativa de AEND, por Certiaend

Informazio eta zalantzak:

Informazio gehiago:

Goierri Eskola Tel: 943 880 062

Eli Insausti: einsausti@goierrieskola.eus

 

©2024 GOIERRI ESKOLA. 

Contacto

Lehenbailehen erantzuten saiatuko gara - Procuraremos responder lo antes posible

Sending

Log in with your credentials

Forgot your details?