SOI JARDUNALDIAK
Segurtasun, Osasun eta Ingurumen jardunaldien 10.edizioa
Egun hauetan, Goierri Eskolak eta Ikaslan Fundazioak antolatzen dituen Segurtasun, Osasun eta Ingurumen jardunaldien 10.edizioa burutzen ari gara.
Segurtasunaren, osasunaren eta ingurumenaren zaintza funtsezko ezaugarriak dira Goierri Eskolaren eta Ikaslan Fundazioaren egunerokoan, eta bakoitzari lotutako jakintzak zabaltzea da SOI jardunaldien helburua.
Aurtengo leloa, “Kontsumo Arduratsua” izanik, honako gai hauen inguruko hitzaldiak jasotzen ari dira gure ikasleak:
- EHNE, D’elikatuz eta Kontsumobide-ren eskutik, lehen sektorearen ezagutza eta erosketa arduraz arituko dira.
- GOIMEN elkartearen eskutik, landa eremua eta nekazaritza alorreko ikasketen inguruan eta KM0 kontsumoari buruz.
- ACABE erakundearen eskutik, anorexia, bulimia eta bestelako elikadura jokaera nahasteen inguruko informazioa.
- AGIPAD eta ORTZADAR elkarteen eskutik, drogomenpekotasuna eta alkoholismoari buru arituko dira.
- ATZEGI-ren esktuik, adimen urritasuna duten pertsonen beharrei buruz.
- Gurutze Gorria-ri esker, lehen sorospen-en inguruko informazioa.
- EKINTZA BIBE elkarteak, joku adizioa izango du ardatz bere hitzaldian.
- Babesa Suzai, Suministros industriales Gamesa, Grupo Elektra, Nippon Gases, Tomas Bodero eta Clean Water Technology enpresek euren, segurtasun EPIak, mugikortasun elektrikoa eta uraren trataera inguruan arituko dira.
Egun hauetan burutzen ari garen SOI jardunaldiek, gainera, ODS edo garapen iraunkorreko honako helburuekin bat egiten dute: osasuna eta ongizatea, kalitatezko hezkuntza, energia irisgarria eta ez kutsagarria, klimaren aldeko ekintzak, eta lehorreko ekosistemetako bizitza.
Guztiei eskerrak eman gure ikasleen formazio integrala sustatzea helburu duen SOI JARDUNALDI hauen 10.edizioan parte hartzeagatik!
Agipad Ortzadar ACABE GIPUZKOA ATZEGI Cruz Roja Goierri-Gurutze Gorria D´elikatuz EHNE Grupo Elektra Suministros Industriales Gamesa Kontsumobide Ekintza Bibe Bizi Berria