KELLESENSA:
AZIZ mutikoaren itxaropena.
Txirrindu egokitu bat Aziz gazte senegaldarrarentzat.
Txirrindu egokitu bat egiteko proiektuan murgildura dabiltza Goierri Eskolako hainbat ikasle. KELLESENSA gobernuz kanpoko erakundearekin elkarlanean, Aziz gaztearentzat txirrindu egokitu bat garatuko dute.
Aziz, hanketako arazo batekin jaio zen gazte senegaldar bat da, eta ezin du oinez ibili. Hala, eskolara joateko dituen 10 kilometroak egurrez egindako bizikleta batean egiten ditu. Oso egoera kaskarrean dago trizikloa, eta gurpilak erabat hondatuta ditu. Horregatik, Azizek eskolara egin beharreko joan-etorriak samurtzeko asmoz, bizikleta egokitu berria egingo diote Goierri Eskolako ikasleek.


Elkarlana oinarri
Eskolako hiru zikloetako ikasleak elkarturik eta era koordinatu batetan ari dira lanean irabazi-asmorik gabeko proiektu bakar bat sortzeko. Hiru zikloetako ikasleek elkarlana izan behar dute oinarri, bakoitzak bere ataletik lanketa egin eta Aziz gazteari bizikleta bat sortzeko.
- Diseinu taldea: Handbike hau eraiki dute atalez-atal. Azizek altura estandar batera igotzeko zein zailtasun duen jakinda, txirrinduaren diseinua kalkulatu eta planifikatu dute. Horrez gain, fabrikazio prozesuaren atal eta material guztiak aukeratu dituzte.
- Administrazio eta Finantzetako taldea: Proiektu hau gizarteari ezagutzera ematea da haien lana, eta honen bitartez hiritar eta enpresen laguntza eta finantzazio nahikoa lortzea, txirrinduaren materialak erosi ahal izateko.
- Soldadura taldea: Txirrinduaren oinarrizko estruktura eraikiko dute: ardatzak, norabide tutua, etab. Atal guztiak elkartu, zuzendu, soldatu eta montatu egingo dituzte.
Erronkari aurre eginez!
Goierri Eskolak Kellesensa gobernuz kanpoko erakundearekin duen harremanetik sortu da elkarlanerako aukera hau. Ikasturte hasieran, ikasleei jartzen zaien erronka gisa lantzeko proposamena luzatuz.
Erantzun bikaina ematen ari dira ikasleak, baina txirrindua egiteko finantzaketa behar dute. Dirua lortu ahal izateko, hainbat produktu sortu dituzte, eta salgai jarri: kamisetak, burukoak, musukoak, poltsak…
Zuk ere lagundu nahi al diozu AZIZ-i?
Zuk ere bat egin nahi baduzu proiektu honekin, eta ikasleei zein Aziz gazteari lagundu, egin zure erosketa! Bete jarraian dagoen galdetegia erosketa egiteko:
https://forms.gle/yQQTiJc8eQoXwaba9
Zure ekarpena Bizum bidez egin nahi baduzu, honako telefonora egin dezakezu:
Bizum: 607408122
Proiektuari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, berriz, proiektuari buruzko sare sozialetan aurkituko duzu: