Fabrikazio aditibo industriala mendi bizikletetan

Fabrikazio Aditibo Industrialeko ikasleek bizikletentzako bielak garatu dituzte.

Goierri Eskolak, Mondragon Unibertsitateak eta Lortek-ek antolatutako Fabrikazio Aditibo Industrialeko masterreko ikasleek bizikletentzako bielak garatu dituzte. Iazko azaroan hasi ziren proiektua garatzen, eta bost hilabetetan zehar eskatutako lanaren kontzeptualizazioa egin behar izan dute.  Ondoren, material ezberdinak erabiliz eta bielen ahalik eta diseinurik optimoenak garatuz, prototipoak fabrikatu eta haien erabilera egokia frogatu dute. Diseinatu eta fabrikatu duten prototipo horien bideragarritasun plana ere garatu behar izan dute ikasleek.

Taldeka banatuta, 5 prototipo ezberdin garatu dituzte ikasleek, eta egindako lana zein biela bakoitzaren benetako erabilgarritasuna baloratu eta aztertu dute irakasleek. Fabrikazio Aditibo Industrialaren inguruko masterra, fabrikazio aurreratuan konpetentziak eskuratzeko planteatuta dago, teknologia, material eta diseinu metodologia ezberdinak ezagutuz.

Masterrean parte hartu duten ikasle gehienek ezagutzen zuten fabrikazio aditiboa, bainan “azaleko ezagutza” zutela adierazi dute. Ikasturte guztian zehar ikasitako arlo teorikoak praktikan jartzeko erronka bielak garatzerakoan iritsi zitzaien. Ez da prozesu erraza izan, baina ikasitakoa praktikan jarriz helburura iritsi dira ikasle talde guztiak.

Profesor del master de fabricación aditiva industrial dando explicaciones a sus alumnos

Produktu errealekin lanean

Goierri Eskolak, Mondragon Unibertsitateak eta Lortek-ek antolatzen duten Fabrikazio Aditibo Industrialeko masterrak produktu errealekin lan egiteko aukera eskaintzen die ikasleei. Masterraren hasieran produktu bat garatu ahal izateko behar den prozesu guztia ikusteko eta bizitzeko aukera dute, eta amaieran produktu hori fisikoki garatzeko gaitasunak dituztela ikusten dute ikasleek.

Ikasleek zein masterreko arduradunek, bereziki baloratzen dute hori. Aitor Zuriarrain masterreko koordinatzaileak azaldu duenez, “hori da masterraren helburua, gelan ikusten eta ikasten den edukia testuinguru eta proiektu errealetan nola aplika daitekeen ezagutzea”. Izan ere, fabrikazio aditiboak eskaintzen dituen aukerak oso dira anitzak, eta egunerokoan norberaren inguruan ohikoak diren materialak eta gailuak egiteko aukera izugarriak ematen ditu.

Laugarren promozioa

Mondragon Unibertsitateak, Goierri Eskolak eta Lortek-ek abiarazitako Fabrikazio Aditibo Industrialeko masterraren laugarren promozioa da aurtengoa. Industria 4.0 alorrean etorkizuneko fabrikazio digitala garatzeko aukera ematen du masterrak, eta fabrikazio aditiboarekin zein bestelako fabrikazio prozesuekin elkarlotzen da.

Ezagutza hauen garrantzia gero eta handiagoa da, eta horren jakitun dira industria alorreko enpresak ere; hala, gero eta eskari gehiago egiten dute ezagutza hauetan formakuntza jaso duten profesionalena.

Ikus itzazu hemen Goierri Eskolako ikasleek garatu izan dituzten bestelako adibide batzuk: adibideak

alumnos del master en fabricación aditiva industrial posando con una bicicleta de montaña
imagen de las bielas fabricadas por los alumnos del master de fabricación aditiva industrial

©2024 GOIERRI ESKOLA. 

Contacto

Lehenbailehen erantzuten saiatuko gara - Procuraremos responder lo antes posible

Sending

Log in with your credentials

Forgot your details?